argia.eus
INPRIMATU
Kaotiko, Lendakaris Muertos eta SA: Gasteizen bada mugimendurik
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko otsailaren 28a
Kaotiko punk-rock talde arabarrak Adrenalina (Oihuka) bere laugarren diskoa kaleratu du. Martxoaren 1ean eskainiko du aurkezpen birako lehen kontzertua, Gasteizko Azkena aretoan. Hilaren 29an Lendakaris Muertos taldeak hango gaztetxean aurkeztuko du CD+DVD berria: Vine, vi y me vendí. Eta apirilaren 21ean, Soziedad Alkoholika banda gasteiztarrak (argazkian) Mala sangre (Roadrunner) diskoa kaleratuko du. Taldearen webgunean (www.soziedadalkoholika.com) irakur daitekeenez, kontzertuak zein egunetan eskainiko dituzten oraindik ez dute iragarriko, jasaten ari den zentsura dela eta.