argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 06a
Beefeater
Beefeater Londresko dorreko zaindariak

Beefeater dute izena Londresko Dorreko zaindariek. Henrike VII.ak duela 522 urte sortu zuen polizia berezi hori eta, dirudienez, izena –haragijale esan nahi du– soldataren zati bat txahal-haragitan ordaintzen omen zietelako sortu zen. Beefeater du izena ginebra marka ezagun batek ere, eta hain zuzen, gorriz jantzitako guardia da markaren irudia. Bada, bost mende baino gehiago pasa eta gero, iaz lehen aldiz emakume bat hasi zen beefeater lanean. Horregatik, ginebra markak botila berezia merkaturatuko du martxoaren 8an, Emakume Langileen Egunaren karira. Botilaren etiketan, lehenengoz, emakume bat agertuko da. Baina egun hura ginebra honekin ospatu nahi duenarentzat ez da erraza izango horrelako botila bat lortzea, 200 besterik ez baitituzte egin.