Nire banketxea izan nahi al duzu?

  • Emaidazu dirua. Mailegu bat. Bai, zeuk. Negoziatuko ditugu interesak, baina zeurekin egin nahi ditut negozioak. Izan zaitez nire banketxea. Orain aukera duzu, sos batzuk aurreztuta badituzu. Ezetz, diru premian zabiltzala? Zeuri ere interesatuko zaizu P2P bankuen asmakizuna. Musikaren elkartrukearekin lotu izan den kontzeptua finantza arlora iritsi da. Dirua elkartrukatzeko sare sozialak sortzen ari dira Interneten. Banketxeei erronka jotzeko ordua da.
“Mailegu hau erabiliko dut... interes altuko kreditu txartelen zorrak kitatzeko eta erosi dudan gela bakarreko etxea handitzeko: nire ahizpari lagundu behar diot bere bi umeekin, dibortzio arriskutsu bati aurre egin behar diolako. Beraz, nire gela bakarretik hiru gelako etxea izatera pasa nahi dut”. Horiek dira Prosperreko (www.prosper.com) 278370 zenbakidun erabiltzailearen arrazoiak diru eske etortzeko. Bere izenik ez dakigu, baina bi argazki jarri ditu mailegu eskariarekin eta horrela jakin dugu ilehoria dela. 12.000 dolar (8.200 euro inguru) behar ditu eta oraingoz ez doakio batere gaizki: behar zuen diruaren %62 betetzeko moduko eskaintzak jaso ditu.

Dirua pertsonen artean mailegatzeko aukerak ugaritzen ari dira azkenaldian Interneten. Bitartekaririk gabeko sistemak dira, musika elkartrukerako erabiltzen diren P2P sareen (eMule adibidez) antzekoak. Abantaila berriak eskaintzen dizkiote krisi garaiotan diru premian dabilenari: interes tasa negoziatzeko parada, finantza erakunde batekin aritu beharrean pertsonekin tratua egiteko aukera eta taldeka, konfiantzazko lagunekin sosak eskatu ahal izatea, itzultzeko orduan laguntza edukitzeko.
Dirua mailegatzeko prest dagoenak ere negozio aukera berriak ditu. Nabarmenena beharbada, edozein pertsona bihur daitekeela banketxe, eta interesekin diru pixka bat irabazi. Nola litekeen? Mailegu osoa uzteko adina diru izatea ez delako beharrezkoa. Etxea handitu nahi duen ilehoriari 50 euro eskain diezazkiokezu, ez duzu zertan eskura eduki bere diru premia aseko duen kopuru osoa. Edozein gauza salerosteko erabiltzen den eBay atariarekin konparatu dute Prosperren funtzionatzeko modua, enkante bidezko sistema erabiltzen duelako. Eskaria egiten duenak zenbat diru behar duen esaten du, eta gehienez zein interes ordaintzeko prest dagoen. Hortik aurrera, erabiltzaileak eskaintzak egiten hasiko zaizkio.

Demagun...
3.000 euro behar dituzula –ez dizugu galdetuko zertarako–. Bueltan gehienez %3ko interes tasa ordaintzeko prest zaude. Has dadila enkantea. Erabiltzaile batek 1.000 euro eskaini ditu %2ko interesarekin eta zerrendako aurreneko postuan jarri da. Bigarren erabiltzaile bat azaldu da eta beste 1.000 euro jarri ditu mahai gainean, baina %1eko interesean. Bera da sailkapeneko burua orain, zuretzako eskaintzarik onena egin duelako. Hirugarren keinua: beste 1.000 euro, oraingoan %0,5ko interesean. Behar duzun diru kopurua hiru eskaintzok osatu duten arren, oferta berriak egin ahal izango dizkizute oraindik. Zuk erabaki dezakezu zenbat denboraz luza daitekeen enkantea: hiru, bost, zazpi edo hamar egunekoak dira Prosperrek baimentzen dituen epeak. Edonola ere, jaso dituzun proposamenekin mailegua osatuta baldin badago edozein unetan itxi dezakezu eskaintza berriak egiteko aukera. Behin zerrenda itxita, onenetik txarrenera ordenan jarriko dira, interes tasa baxuena eskaini duenetik altuenera, eta maileguaren kopurua betetzen dutenek bakarrik utziko dizute dirua. Denen portzentajeen batezbestekoa egin eta akabo: mailegu bakarra ordaindu beharko duzu.

3.000 euroko beharra asetzeko jaso dituzun hiru eskaintzak egokiak iruditu zaizkizu. %2, %1 eta %0,5eko interes tasak eskaini dizkizutenez, hiruren batezbestekoa izango da ordaindu beharko duzun interesa, %1,16 alegia. Prosperrek ordaindutako mailegu bakoitzeko %1 kobratuko dizu; eskaintzaileei berriz, urte osoan interesekin irabazi duten diruaren %0,5 eskatuko die.

Britainia Handiko Zopa

Prosper AEBetan sortu zen 2006an. Urtebete lehenago prestatu zuten Britainia Handian Zopa (www.zopa.com). “Agur banketxeei, kaixo mailegu gizatiarragoei” dio profeta baten moduan enpresaren Interneteko atariak. Prosperren antzera funtzionatzen du, diferentzia bakarra erabiltzaileek zerbitzuari ordaindu behar dioten portzentajea da. Zopak %0,5 kobratzen die truke bakoitzeko, bai dirua eskatzen dutenei, baita eskaintzen dutenei ere. Koilarakada txikiagoak hartuz jatea ere posible da banku mota honentzat.
Oraindik dirua Internet bidez kudeatzera ohituta ez dagoen gizartean zalantzak nagusitzen dira ordea: zer gertatuko litzaidake dirua maileguan utzi eta itzuliko ez balidate? Bere izena ere ez baldin badakit, nork ziurtatuko dit dirua utzi diodan pertsona fidatzekoa dela?

P2P banku arrakastatsuenek antzeko mekanismoa erabiltzen dute euren bezeroak sailkatzeko: dirua eskatzera hurbiltzen denaren finantza datuak ikertzen dituzte. Ondotik sailkatu egiten dute, bere ordaintzeko gaitasunaren arabera. Prosperren sailkapenean AA mailak ematen du ziurtasun handiena, eta HR mailako norbaiti dirua uztea berriz, arrisku handitan sartzea da –hortik letrak, ingelesez High Risk–.

Mailegu eske hurbiltzen denaren zalantzak argitzen errazagoa da: finkatutako interesarekin itzuli beharko du utzi dioten dirua, adostutako epean. Horretan pertsonen arteko maileguak ez daude oso urrun ohiko banketxeen eredutik. Inork ez duela dirua erregalatzen alegia.

Bertan Bilbao (Vizcaya bankua)

P2P mailegu sistema fidagarria dela esateko arrazoi pisuzkoena Francisco Gonzalez BBVA bankuko zuzendariak eman du. Otsailaren 3an Espainiako El Pais egunkarian Internet, espazio berri bat pertsonentzat izeneko artikuluan Prosper eta Zoparen inguruan hitz egin zuen. “Mota honetako agenteek etorkizuneko finantza industria dominatuko ote dute?” galdetu zion bere buruari. Bere iritzia: ez. Orduan, zergatik dauka begiz jota 150 urteko banketxeak sare sozialen bidez eraiki den mailegu sistema? Gonzalezek uste du abantaila lehiakorra ohiko bankuena dela, baina hamaika ikusteko jaioak gara. Norbaitek hamabi eskaini al ditu?
MP3ak bezala dabil dirua munduan
Prosper eta Zopa izan dira hanka errekako uretan sartzen ausartu diren lehenbizikoak, baina eredua itsasoa bezain zabala bihurtzen ari da. Hona munduko beste hainbat lekutan zabaldu diren P2P mailegu zerbitzuak:
  • IOU Central (Kanada): www.ioucentral.ca
  • Partizipa (Espainia): www.partizipa.com
  • MyC4 (Danimarka): www.myc4.com. Webgune hau negozioa izateaz gain bestelako helburuekin sortu dute. Mailegu txikiak bilatu nahi ditu Afrikako herritarrek euren enpresak abian jar ditzaten.
  • Boober (Holanda): www.boober.nl
  • Smava (Alemania): www.smava.de
  • Ppdai (Txina): www.ppdai.com

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude