argia.eus
INPRIMATU
Bizilegeak ikasten dabilen mutikoa
  • Odile Weulersse, Rébecca Dautremer::Nasrudin

    Ibaizabal

    orrialdeak::34

    prezioa ::14.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Nasrudin
Nasrudin liburua
Gaztetxoentzat sortutako komikia da Nasrudin. Mamia Odile Weulersse eta Rébecca Dautremerri zor zaie. Inguratzen duen gizartearekin arazo latza duen mutikoa da liburuko protagonista. Egiten duena egiten duela, bere herriko jendea isekaka aritzen zaiola uste du. Eta guztiei jaramon egiten ahalegintzen den arren, gauzak ez dira berak uste bezala ateratzen. Bere aitak berriz, patxada izugarriz hartzen ditu ingurukoen esamesak, baita haiek entzuterakoan semeak hartzen dituen erabaki baldarrak ere. Bisir handiak barre egin diela? Erantzun zuhurra eman eta aurrera jarraitzen du aitak. Ez hala Nasrudinek. Lotsaturik, kritika guztiak aintzat hartzen ahalegintzen da, eta gaizki esaka ari direnek ontzat emateko moduan jokatzen.