Historiaren istorioak

  • Aoristotelesen lehen hitzak, Nikomanorentzako etika liburuan, hauexek dira: “Badirudi arte orok eta ikerketa orok –eta, era berean, ekintza orok eta hautapen orok– ongi jakin baterako joera dutela”.
Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio Basterretxea, EHUko irakaslea eta idazleaAol
Etikaz eta moralaz arduraturik gabiltza azken artikuluetan, lagunak. Gai sakonak eta labainkorrak. Historiari lotuak, istorioei. Eztabaidarako aldarria egin duzu, Juanjo. Gure bidean darabiltzagun makilak erreko ote zaizkigun beldur zara, Ur.

Zentzurik gabea da zientzia matematikoetan exijitzen dugun irmotasun –eta segurtasun– maila eskatzea etikari buruzko ikerketa eta eztabaida irekian. Etikaren beraren objektuaren izaera eta ezaugarriak ikusita, poztu beharrean izango gara gai etikoak baldin eta trakets eta zirriki-marraka argitzen asmatzen badugu. Ez baita gutxi luizi horretatik oinetakoak galdu barik ateratzea.

* * *

Giza bizitzaz arduratzen da etika. Ezaguna da hori. Baina, gizakia eta bizitza ez dira bat eta bera han eta hemen. Jaio eta hil egiten dira gizakiak, jaio eta hil egiten dituzte gizakiak.

Jaiotzeak eta hiltzeak berdintzen gaitu denak. Ez, aldiz, bizitzeak. Arnasa jasotzen dugu denek lehenbizikoz jaiotzean, eta hura entregatzen, hiltzean. Hori, denek berdin.

Baina bizitzan, tempus desberdinean hartzen dugu arnasa. Nork bere erara. Bere beharren arabera. Bere interesen arabera… Ahal dugun moduan. Besteek uzten diguten moduan.

Ongiaren definizio eternorik ba ote den galdetzen diot nire buruari. Ongiaren definizio perfekturik ba ote dagoen. Gainera, ba ote dagoen praxi humanorik ongia absolutu hori mamitzeko eta garatzeko; han eta hemen, gaur eta bihar. Eta, dar-dar egiten didate belaunek.

Ezer izatekotan, praxia da bizitza. Teoria bainoago. Bizitza da bizitzaren helburua. Hori lortzeko bidea argitu behar liguke etikak.

* * *

Erlatibotasun historikoan itotzen omen da diskurtso morala. Han eta hemen. Atzo, gaur eta bihar.

Erlatibotasunaren metafora gisa, historiari buruz entzun ditudan definizio zirraragarrien arteko bat da honako hau: odoloste bat da (historia), mahaiaren inguruan eserita, mahaikide bakoitzak bere pusketa ahoratu zain. Etika, mahai horretako ogi-opila ote den nago, lukainka bultzatzeko.

Etikaren lan erlatiboek erotzen gaituzte. Eta, duda-muden frenesi horretan, lizundu egiten zaizkigu Historiaren istorioak.
Zeren, inoren mina eta heriotza eragitea, etikoa al da? Zeren, ongia bilatze iraunkorraren baitan, desiragarria al daiteke inoren gaizkia?

Zeren edo noren ongia bilatzen du demokraziaren praxi moderno eta mendebaldar gorentzat joa izan den hauteskundeetatik erkidego politiko eta ideologiko esanguratsuak prozesutik erauzteak?

Eta, batzuek ezin dutela, etikoa al da gainerakoak aurkeztea? Hauteskundeotara.

Aztura bat da bertute etikoa. Eta, aztura bera da, izan, modu jakin batean jokatzeko joera bat, ekintzak burutzeko joera jakina.
Dagozkien ekintza etikoak errepikatuz jasotzen dira bertute etikoak. Zuhurtasunez jokatuz ikasten da zuhurra izaten. Ekintza ausartak eginez ausarta izaten. Justizia, hartara, ongia jomuga dituen justiziazko ekintzak praktikatuz bihurtuko da bertutezko.
Lagunak, bertutea lema, helburu jaso eta gorenak aztura etikoen esparruaren baitako surtan probatzen hasteko uhina ez al da oraindik heldu?

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude