argia.eus
INPRIMATU
Genero indarkeria, eskolakoa eta haurrei ezarria
  • Gemma Lienas ::Carlotaren egunkari urdina

    Erein

    orrialdeak::280

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Carlotaren egunkari urdina
Carlotaren egunkari urdina
Gemma Lienas kataluniarrak gazteei zuzendu dizkie bereziki bere literatur lanak. Horrelakoxea da bizitza, Carlota plazaratu ondoren, feminismoaren gaia gazteei azaltzeko beren beregi idatzitako Carlotaren egunkari morea eta sexualitateaz diharduen Carlotaren egunkari gorria idatzi zituen. Orain berriz, genero indarkeriaz, ikastetxeetako bortxakeriaz eta haurrek gurasoengandik edo bestelako senideengandik jasotzen dituzten tratu txarrez mintzo da Carlotaren egunkari urdina liburuan. Jesus Mari Lasak euskaratutako lan honek benetako testigantzak jaso ditu, nahiz eta, identifikatzea eragozteko, izenak eta beste zenbait ezaugarri aldatuta agertzen diren.