argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2008ko otsailaren 19a

Joxe Azurmendik Berrian esanak: "Pentsa, gizarte batean komunikazioa oinarritzen duen hizkuntzak prentsa, irrati-telebista, informazio guztia, eskola eta unibertsitatea, literatura, lan eta negozio harremanak, ideologia politiko eta erlijiosoak... sare sozial guztia elkarbiltzen du, eta beste hizkuntza bateko gizartetik bereizi. Zer esan gura du hemen ‘tresna soila’ izateak? Faktore bakarra izan gabe, hizkuntzaren zerikusia herri baten izaerarekin, historikoki eta soziologikoki ebidentea da. Beste arazo bat da gero, beste moduko eragin sakonagorik ere ba al duen giza edo herri gogoan".