Irungo iruzurra jarraitzeko gakoak

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiek urtarrilaren 17an abiarazi zuten Irungo Foru Ogasunean egindako iruzurretik erator litezkeen erantzukizun politikoak aztertzeko ikerketa batzordea. Urte bukaera arteko epea izango du, dagoeneko 8,1 milioi eurotik gorakotzat jotzen den iruzur horri buruzko ikerketa lanak egiteko.
LAB sindikatuko kideak
LAB sindikatuko kideak Irungo Foru Ogasuneko iruzurra salatzenImanol Otegi/Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Auziari dagokion ikerketa judizialaz kanpo, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Irungo Foru Ogasunean izandako iruzurretik erator litezkeen erantzukizun politikoak – “egitez, ez-egitez zein zabarkeriaz”– aztertzeko batzorde berezia jarri dute abian. Duela hilabete batzuk jarri zen agerian iruzur hori, eta dirudienez 8,1 milioi eurotik gorakoa izan daiteke (8.125.106 euro). Gipuzkoako fiskoari ordaindu gabe utzitako zifra horretatik, azpilanean aritu den taldearen buruek ustez 1.638.552 euro jaso dituzte legez kontra, gutxienez. Gipuzkoako Foru Aldundiak ofizialki onartu du kopuru hori dela aipatu erakunde foralaren diru-sarreran falta dena, ustez Jose Maria Bravok zuzendutako taldeak egindako azpilanaren ondorioz. Bravo, Irungo Zerga Bulegoko zuzendari izandakoa, kartzelan dago iragan uztailaren 11z geroztik, kasua ikertzen diharduen epailearen aginduz.

Batzar Nagusien aurrera Jose Maria Bravo –auzi honetako akusatu nagusia– eta beste bost akusatuetako bat –Pilar Gracenea funtzionarioa– deitu zituzten. Haatik, Bravok ezezkoa eman zion Batzar Nagusien aurrean agertzeari. Gracenea funtzionarioak, berriz, behin eta berriz esan zuen ez zuela inoiz susmatu Irungo Zerga Bulegoan irregulartasunik egiten zutenik.
Hedadura handiko sarea

Irungo iruzurra 1989tik 2004ra bitartean egin da eta, nahiz eta akusatu nagusiaren familiarteko pertsona bat edo bi baizik ez egon inputatuta, ezinezkoa da iruzurra horiek baino ez egin izana. Oso sare zabala eratu behar izan dute, eta pertsona ugariren konplizitatea lortu, zergadunei egindako etengabeko iruzur hori ezkutuan eduki ahal izateko. Zergadunen 150 espedientetan baino gehiagotan daude irregulartasunak; horietako gehienak zerga zorrak zituzten profesional txikiak ziren. Zergadun horiek zegozkien ordainketak egin zituzten zorrak kitatzeko, baina diru horiek ez ziren Foru Ogasunaren diru kutxara inoiz heldu, Bravoren sareak bildu baitzituen. Horregatik esaten da iruzurraren kopuru osoa 8,1 milioi eurokoa dela. Diru horretatik, sarearen buruak gutxienez 1.638.552 euroz jabetu dira, ustez.

Gogoan izan beharrekoa da iruzur jarraitu horrek iraun zuen bitartean, akusatu nagusiaren anaia den Victor Bravo, EAJko senatari ohia, Foru Ogasuneko zuzendaria zela. Horregatik diote batzuek EAJri bete-betean eragiten diola kasu honek, eta erantzukizun penalak eta politikoak argitzeko eskatzen ari dira. Auditoretzak eta informatika nagusi diren garaiotan, nork erraztu du, Gipuzkoako Foru Ogasunetik bertatik, sare horrek hainbeste denboraz jardun izana? Nor eta zergatik aritu da, Foru Ogasunean bertan, ez ikusiarena egiten, ziur asko Foru Ogasuneko sistemaren barruan gertatzen ari ziren irregulartasunez jakitun egonik? Norena izan zen pertsona jakin batzuk Foru Ogasuneko Zerga Bilketa Zerbitzuaren barruan lanpostu estrategikoetan jartzeko erabakia, azpilanean ziharduen sareari lagun ziezaioten?

Auziaren berri izanik, zaborrak ezkutatu eta gauzak bere horretan utzi al zituzten politikari batzuek? Akusatu nagusiaren bizimodua eta etxebizitza alorreko negozioak ez al zitzaizkion deigarriak iruditu Foru Ogasuneko inori?

Auzia agerian uztea

Irungo Ogasuneko iruzurra agerian geratu zenetik, LAB sindikatu abertzaleak ikerketan sakontzeko konpromisoa hartu du, azken ondorioetara iritsi arte. Horretarako, herri akusazio gisa aurkeztu du bere burua, eta Batzar Nagusietako ikerketa batzordean ere parte hartu nahi izan du, baina aukera hori ukatu egin diote. Hain zuzen ere, ikerketa batzorde horren lehen batzarrean Gipuzkoako Batzar Nagusietako egoitzaren aurrean bildu zen sindikatu abertzalea, “Iruzurrik ez! Nor da erruduna?” lelopean. Halaber, Bravori ez ezik irregulartasunek kaltetutako zergadunei ere egin beharreko zenbait galdera aurkeztu zituen. Izan ere, LAB sindikatua gauzak argitu gabe auzia ixtearen beldur da; horregatik, ikertzen jarraituko du eta auzia goitik behera agerian uztea eskatu du.

Sindikatu horrentzat, bateraezintasuna funtsezkoa da, eta erantzukizun penalez gain gaizkidetasunarekin zerikusia dutenak ere argitzeko eskatu du. Jose Maria Bravo akusatu nagusiari eta auzian nahastutako beste funtzionarioei dagokionez, sindikatu abertzaleak eskatzen du argitu dadila nola hasi ziren Foru Aldundian lan egiten, Gipuzkoako Ogasunean hartu dituzten beste langileekin ez bezala jokatu ote zuten beraiekin, eta “non, noiz eta nork hartu zuen lan jardunen bateragarritasunaren erabakia”, funtzionario lana eta bestelako lanak bateragarri izatekoa, alegia. Ildo horretatik, jakin nahi du nola sartu zen Jose Maria Bravo Foru Aldundian, lan sustapenerako zein prozeduraren bitartez iritsi zen Irungo Bulegoko buru izatera, lanpostu horren eskakizun guztiak betetzen ote zituen, eta eskatu ote zion foru erakundeari Urdanibia zerga aholkularitzan jarduteko baimenik. Halaber, norbaitek eman beharko zion beste akusatuari, Pilar Graceneari, Administrazioko funtzionario izanik beste lanari ere eusteko baimena. Gracenea izan da Batzar Nagusietako ikerketa batzordearen aurrean deklaratzen lehena. Behin eta berriz esan duenez, ez zuen inoiz ere susmatu Irungo Foru Bulegoan irregulartasunik zegoenik.

Sindikatu abertzalearen iritziz, “laxotasunak, egin behar ziren kontrolak alde batera utzita, iruzurrari bidea erraztu dio, auzi honek agerian utzi duenez”.
Ikerketa Batzordearen 2008ko egutegia
Hau da Gipuzkoako Batzar Nagusietako ikerketa batzorderako aurreikusitako egutegia:
  • Urtarrila: akusatuak eginbide judizialen aurrean agertzea. Zerga Arretarako Unitatearen eta Zerga Bilketarako Unitatearen buruen agerraldiak –lehen beste izen batzuk zituzten unitateok–.
  • Otsaila: Zerga Bulegoen zuzendariordeen, Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuko buruen eta Informatika arduradunen agerraldiak.
  • Martxoa: Kontabilitate Zerbitzuko buruen, sindikalisten, aholku larien eta ikerketapean dauden espedienteei lotutako abokatuen agerraldiak.
  • Apirila: Ogasuneko eta Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusien agerraldia. Ogasun Saileko aholkulariak.
  • Maiatza: Foru Diputatuen agerraldia.
  • Ekaina: Diputatu nagusien agerraldia.
  • Iraila: Batzordearen bilerak.
  • Urria: Deliberamendu fasearen hasiera.
  • Azaroa: Ondorioak eta Osoko Bilkuran adieraztea.

Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude