argia.eus
INPRIMATU
Salmenta surrealista Sotheby's etxean
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2021eko uztailaren 16a
Joannes Leizarragak eta André Bretonek patu bera izango dute. Urtarrilaren erdialdean Euskaltzaindiak enkantean erosi zion Sotheby’s etxeari Leizarragaren Bibliaren ale original bat. Joan den astean jakin ahal izan zenez, André Bretonen Manifestu surrealista-ren eskuizkribua ere salgai jarriko da. Maiatzaren 20an gehien eskaintzen duenaren eskuetan izango da Bretonen testua. 24 orrialde ditu lanak eta surrealismoaren oinarriak zehaztu zituen. Adituek 300.000 eta 500.000 euro bitarteko balioa duela uste dute.