Neurrira egindako erretiroak

  • Urtarrilaren lehen egunaz geroztik indarrean da erretiroa 65 urtetik gora atzeratuta gehiago kobratzeko legea. Beraz, aurrerantzean, abian da neurrira egindako erretiroa. Orain arte, salbuespen bakan batzuetan izan ezik, ezin zen legez erretreta adin horretatik aurrera atzeratu.
Espainiako administrazioak, Patronalak eta Sindikatuek Gizarte Segurantzako Legea berraztertzea erabaki zuten pasa den urtean. Lege horren baitan, besteak beste, pentsioa %15eraino handitzeko aukera aurreikusten da erretiroa 70 urtera arte atzeratzen dutenentzat. Berraztertze horrek pasa den azaroaren 22an jaso zuen Diputatuen Kongresuaren behin betiko onespena eta 2008ko urtarrilaren lehenean sartu zen indarrean. Euskal Herriak Gizarte Segurantza propiorik ez duenez, Espainiako eta Frantziako erretiro sistemei loturik daude langile euskaldunak.

Espainiako Estatuan erretiroa hirurogeita hamar urtetik gora hartzeko aukerarekin zera eskaini diete langileei: neurrira egindako erretiroa. Orain arte, salbuespenak salbuespen, nahitaezkoa zen gehienez ere 65 urterekin erretiroa hartzea. Hala, alor honetan Europako beste herri batzuek hartutako bidera lerratu da Espainiako Estatua ere.

Hona legeak dakarren neurri nagusia: 66 urterekin edo gehiagorekin erretiroa hartzen duten langileei %2 handituko zaie pentsioa, 65 urtetik gora kotizatutako urte bakoitzeko. Portzentaje hori %3ra igoko da 40 urteko kotizazio-ibilbidea egiaztatuz gero. Halaxe osatuko litzateke arestian aipatutako %15 hori. Arauak zehazten du, gainera, pentsio handiena gainditzen den kasuetan, oroharreko prezioan urtean kopuru bat jasotzeko eskubidea onartuko dela; kotizatutako urteen araberakoa izango da, hain zuzen, zenbateko hori. Arau hauen berri zehatz-mehatz jakin nahi duenak eskueran dauka Gizarte Segurantzaren webgunea: www.seg-social.es. Norberaren egoera zein den zehazki jakiteko, ordea, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko edozein bulegotara jotzea da onena. Han argituko dizkiote zalantza guztiak.

Egiazko hamabost urte kotizatzen, pentsioa eskuratu ahal izateko

Gizarte Segurantzako arau berrien artean pentsioen gaiari loturik beste neurri garrantzitsu bat ere hartu da: erretiroko pentsioa eskuratzeko nahitaez kotizatu beharreko epeari dagokiona. Kasu honetan, neurria gaitzagoa eta garestiagoa da gaur egungo langile eta etorkizuneko pentsiodunentzat. Izan ere, luzatu egin da erretiroa hartzeko nahitaez kotizatu beharreko gutxieneko denbora tartea. Orain arte 15 urtekoa zen gutxieneko epe hori. Eta araudi berriak beste xehetasun bat ere ekarri du: aparteko ordainsariak jada ez dira kontuan hartuko. Alegia, orain arte 4.700 egun kotizatzearekin aski zen gutxieneko epe hori osatzeko, baina urtarrilaz geroztik 5.475 egun kotizatu beharko dira eskatutako hamabost urte horiek egiazkoak izateko.

Erretiroa hartzeko adina gutxitzeko –eta erretiro partziala edo erretiro aurreratua hartu ahal izateko– koefizienteekin zerikusia duten beste aldaketa batzuk ere jasotzen ditu arau berriak. Hala, erretiroa hartzeko adina gutxitzen duten koefiziente berriak sartu dira indarrean lan “nekagarri, toxiko, arriskutsu eta osasunerako kaltegarrientzat”, baita ezintasunen bat duten pertsonentzat ere. Horretarako, beharrezkoa izango da, aurrez, dagozkion azterketa guzti-guztiak egitea; kotizazio aldaketak kontuan hartu beharko dira eta ezingo da inolaz ere 52 urte baino gutxiagorekin hartu erretreta.

Gainera, erretiro partziala eskuratzeko baldintzak bateratu egin dira erretiro aurreratua hartzeko baldintzekin. Aurreratua hartzeko nahitaezkoa da 61 urte beteak izatea (60 ziren lehen), 30 urte kotizatuta edukitzea eta enpresan sei urteko antzinakotasuna izatea. Azken bi baldintza horiek ez ziren eskatzen lehen erretiro partzialetan. 1967ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko mutualistentzat, 60 urteko adina mantentzen da. Azkenik, 2002ko urtarrilaren 1aren aurretik kaleratze baten ondorioz eta 35 urte kotizatu ostean erretiro aurreratua hartu zuten haien guztien pentsioa ere hobetu egingo da.

Alarguntzako pentsioak baitaizatezko bikoteentzat ere

Gizarte Segurantzako Legearen erreformak alarguntzako pentsioentzat ere hainbat hobekuntza biltzen ditu. Hala, esaterako, ezkonduen eta izatezko bikoteen baldintzak parekatu egin dira alarguntzako pentsioari dagokionean. Pentsio hori jasotzeko eskubidea onartuko zaie –gutxienez bost urtez– elkarrekin bizi izan direla egiaztatzen dutenei edo elkarrekin seme-alabak dituztenei. Heriotzagatiko laguntzari dagokionean ere ezkonduen eskubide bera izango dute izatezko bikoteek, eta laneko istripuen edo laneko gaixotasunen ondorioz gertatutako heriotzengandik ere oroharreko prezioan kalte-ordaina jasotzeko eskubide bera izango dute.
Txandakako lan kontratua gogortu egin da
Txandakako lan kontratuaren erreformak –hau ere urtarrilaren 1az geroztik da indarrean– erretiro partzial aurreratua lortzeko baldintzak gogortzea ekarriko du pixkanaka eta etengabe. Langileak edo pertsonala modu errazagoan berritzeko formula da txandakako lan kontratua. Hego Euskal Herrian milaka langilek erabili dute kontratu eredu hau 60 urtetik aurrera erretiroa hartzeko, 65 urte betetzean jasoko duten pentsioan inolako murrizketarik gabe. 1999an indarrean jarri zenetik Hego Euskal Herriko 30.000 langile baino gehiagok baliatu dute. 2007an, esaterako, 5.000 euskal herritarrek onartu dute lan kontratu hori.

Hauek dira txandakako lan kontratu honen ezaugarri nagusiak: gaur egun arauturik dagoen bezala, langabe bakoitzaren ordezkapena lanaldiaren %85ean egiten da, gutxienez. Erretiratu partzialak bete behar du gainerakoa, hau da enpresak ordaintzen dion gainerako %15 berak egin behar du lan. Pentsioa, halakoetan, oso-osorik jasotzen da 65 urte betetzean. Adin horretara arte jasotako pentsioa utzitako lanaldiaren proportzio berekoa izaten da. Ordezkapena egiten duenak ordezkatuaren lanpostu bera bete behar du, edo haren antzekoa.

Baldintzak, ordea, gogortu egin dira orain. Hala, kontratu mota honetara biltzeko, sei urteko antzinakotasuna beharko da enpresan, nahiz eta baldintza hau pixkanaka ezarriko den. Aurten bi urteko antzinakotasuna eskatuko da, eta igarotzen den ekitaldi bakoitzeko bat gehiago. Erretiro partzial hau hartzeko adina ere atzeratu egin da: lehen 60 urte ziren eta orain 61 izango dira, nahiz eta 2008an 60 urte eskatuko diren. Igarotzen den ekitaldi bakoitzeko bi hilabete gehiago atzeratuko da erretiro partzial hori hartzeko adina. Gaur egungo %15 horren ordez, lanaldiaren %25 bete beharko dute, gainera, erretiro partziala hartzen dutenek. Azkenik, 30 urte eduki beharko ditu kotizatuta, eta ez 15, gaur egun bezala; eta aparteko ordainsariak ere ez dira kontuan hartuko.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude