Aukeratu zeure iritzia: besteez

  • 1. Aipu faltsuen bilduma baterako asmatu nituenen artean bada bat, Chestertoni egotzi niona, hain begi-bistakoa eta –mintzen dit aitortzeak– hain erraza, ezen oso litekeena baita Chestertonek berak esan izana. Aipuak halaxe dio: “Mundu guzti-guztia bi multzotan banatzen da: dena bi multzotan banatzen duten manikeoak eta beste guztiok”. Aipuaren jatorria egiaztatzea nolabaiteko erronka gisan hartu dut, azken finean eta poetaren hitzak berrituz, “gezur bat beti gerta zitekeen”, eta behin horretara jarria, badakit ez dudala lasaialdia berreskuratuko, ezta idazle ingelesarekiko konfiantza osoa ere, erantzuna ezagutu arte, azkenean berak holakorik inoiz ahoskatu edo are pentsatu ere ez zuela mingarriki deskubritzen dudan arren. Hala ere, nire ikerketa hori beste behin baterako utziko dut. Gaur, aurrekoarekin lotura zeharkakoa duen kontu batez jardun nahiko nuke: besteez, hau da, ni (edo, gehienez jota, gu) barnean hartzen ez nauen (edo gaituen) giza konstruktoaz.
    (Aurrera jarraitzeko, ni bazara, Angel Maria Erro Jimenez alegia, 8. puntura jo ezazu; beste edozein kasutan 5.a irakurri)

2008ko abuztuaren 04an
2. “Zer zara zu, zer sentitzen zara zu, jamaikarra ala ingelesa?”. Horixe galdetzen dio espetxetik atera berri den eskuin muturreko nazionalistak bere lagun skinhead taldeko beltz bakarrari This is England filmean. (…) Galderak (jamaikarra ala ingelesa?) jo ninduen bertan ikusi bainuen gure artean gero eta gehiago erabiltzen den beste galdera baten ispilua: euskalduna ala espainola? Sentimendu nazionalei buruzko galdeketetan mailakatzea erabili ohi da hemen (euskalduna eta espainola, bakarrik euskalduna, espainola gehiago euskalduna baino eta abarrekoak); lekua egiten zitzaien ñabardurei eta bakoitzak eroso hautatzen ahal zuen bost edo sei aukeren artetik bat. Iruditzen zait garai horiek joan direla eta orain egiten diguten galdera filmarena dela: hau ala hori, hau bakarrik ala hori bakarrik?
 
3. Aurreko egunean, dutxan nengoela, paperik gabe egoten naizen toki bakarretarikoan, errebelazioa eduki nuen. Euskal Herrian izan ohi diren eztabaidetako eite esentzialistegia eta dialektikoegia, erredukzionistegia ez esatearren, kontuan hartuta (izan ere, A las ocho en el bulek piztu duen eztabaidaren azken hondarrak nituen buruan), zientzia berri bat sortu beharra bururatu zitzaidan. Hastapenak eta guzti irudikatu nizkion, baina, esan bezala, ez nuen apunterik non hartu, eta ideietako asko eta asko urarekin bat joan zitzaizkidan estoldetan behera. Zientzia berriaren izena da garbi gelditu zitzaidan gauza bakarra: Alterologia.
(Dutxan zer gehiago egiten dudan ezagutu nahi baduzu, jo ezazu 9. zenbakira. Alterologiaren gaiarekin jarraitzeko, 6.ra)
 
4.- “L'enfer c'est les autres” a été toujours mal compris. On a cru que je voulais dire par là que nos rapports avec les autres étaient toujours empoisonnés, que c'était toujours des rapports infernaux. Or, c'est tout autre chose que je veux dire. Je veux dire que…
 
5. Bestea biziki interesatzen zaidan gaia da. Erdaldunak, barbaroak, etsaiak eta abar bestetzearen bestetzeaz, nortasuna eraikitzen dugu, biribil kontzentrikoetan aurrera, niaren misterioa (jaio izanarena ere berarekin dakarrena) topatzeraino. Azken finean harrigarriena ez delako ni munduan egotea, besteak ere munduan egotea baizik. Izan ere, bakarra izateak Jainkoaren pareko eginen ninduke, besteak beste, ez existitzea ekarriko lukeelako. Baina ni ez naiz filosofoa eta makulu sendoak behar ditut pentsatzeko. Ezinbestekoa dirudi gai honetaz zerbait esan behar duenak Sartreren eta Rimbauden adierazpen banatan bermatzeak. Inork, bi idazle frantses handien aipu famatuak noiz agertuko egon behar ez izateko, lehenbailehen jarriko ditut. Sartreren ustez, “infernua besteak dira”, eta Rimbaudek dioenez, “ni beste bat da”.
(Sartrerekin ados bazaude irakur 11. puntua; eta Rimbaudek zer esan nahi zuen ez baduzu guztiz ulertu baina ez bazatoz bat erru guztia besteei botatzearekin, 3.-era jo ezazu)
 
6. Alterologia Bestea aztertzeaz arduratuko zen. Diziplina zeharkako horietarikoa litzateke, literaturan, naturan, giza zientzietan edo matematikan nola agertu izan den ikasiko zen. Matematikan, esaterako, sistema binarioa ardatz litzateke, ordenagailuen hizkuntzara igarota. Musikaren erritmo xaloenetik zeruko gorputzen mugimenduetaraino. Baina niri jakin min gehiago pizten didate eta ondorio ustelagoak dakartzate eguneroko ezbai praktikoek. Ez dut ulertzen, eta ulertu nahiko nuke, zergatik den alferrik ñabardurak egitea. Zergatik, ñabardurak orokorrarekin berdinduta, inoiz ez dagoen dialektika haren sorgin gurpiletik irteterik. Demagun eztabaida zahar eta aspergarri bat darabilgula eta erabaki duzula azkenean paso egitea, edo sintesi bat egitea, edo agian komenigarriago izan daitekeen beste eztabaida bat plazaratzea. Bada, jakizu lehenagoko eztabaidatzaileek ez dizutela urrats berria onartuko. Euskal Herrian, esaterako, kontu guztiak nazio auzira labur edo luze-biltzen dira.
(Hau Berriako hemeroteka balitz bezala, Rikardo Arregi Diaz de Herediak zutabe batean hausnartutakoa irakurri eta niri ezer eransteko lana kendu nahi badidazu, 2. zenbakira joan. Bestela, nik zerbait esan beharko dut, 10. puntuan)
 
7. Txoriek txilio egiten dute, zerbait larriak gertatu behar izan du: eguna da. Donostiatik etxera nator, igandeko egunkaria eskuan. Neure buruaz beste egiteko beste gau bat alferrik galdu dut. Eta gainera gaur egiteko piloa daukat.
 
8. Agian ez naiz ongi esplikatu. Ez bazara ni, ez duzu hau irakurtzen egoterik, eta zu ez zara ni, argi dago, Angel Errok inoiz ez dituelako bere testuak, behin inprimaturik, berrirakurtzen. Ez nauzu sinetsiko. Zure arazoa da. Demagun hau proba zela. Orain jo ezazu 5. puntura.
 
9. Beroa ikusgaia, fisikoa (dena itsuarazten didan lanbro formakoa) ez den arte, ezin naiz ur azpira sartu. Min egiten du bero kiskalgarriak, hazpegietan batez ere, eta apaltasun suerte batera makurtzen nau, nire gorputzaren kontzientzia harrarazten didana. Alferrik dira orain damuak oro. Lehenago behar ziren. Baina derrota honek badu ederretik. Hori nahi dut sinetsi. Paparra atera, bularra harrotzen dut eta suharrezko urek bidea aldatzen dute, beherantz beti. Urek ez besterik beherantz.
 
10. Eta, azken finean, honek guztiak absurdura darama. Orain berrogei bat urte Europan norbaitek esaten zuenean eskuin-ezker zatiketak zentzua galdua zuela, eskuindartzat jotzen zuten. Baina gaur gauza bera esaten badu, “eskuinak” zalantzarik gabe ezkertia dela egotziko dio. Halaxe, behintzat, esaten du Kolakowski filosofo poloniarrak, eztabaida-ardatzarekiko traizioa ere aldakorra dela frogatuz. Lerroa haustea, beraz, inoiz ez da zinezko traizioa, baina, edozein modutan ere, berdin-berdin emanen dizute egurra. Batzuek egurra; eta deslerrokatu ere ez diren beraien lehenagoko kontrarioek lore mordoa, horrela zure balentria ezeztatuz eta unibertso zuri-beltz honi oreka itzuliz. Enfin.
 
11. Sartreren “Infernua besteak dira” delakoa Huis clos antzezlanean agertzen da. Esaldia gogor kritikatu zioten Sartreri, zeinak, idazle konprometitu batean esperatzekoa zenez, ez zuen erantzukizuna saihestu, literatura eta holakoak aitzakiatzat jarrita. Aurre egin zien zartadei, gaizki ulertu zitzaiola aldarrikatu. Baina Sartreri, bere kolkoan, horrek guztiak ikusaraziko zion, baietz, infernua, hitzez hitz, besteak direla.
(Dena den, filosofoari aukera bat eman nahi badiozu hobeki azaltzeko, 4. puntura jo ezazu. Aitzitik Sartrek infernua nola irudikatzen zuen ezagutu nahi baduzu, jo ezazu 9. puntura).

Azkenak
Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Eguneraketa berriak daude