Furoshiki en erabilera berrindartzeko kanpainak egiten ari da azken urteotan Japoniako Ingurumen Ministerioa. Furoshikiak zetaz, kotoiz edo nylonez egindako zapi karratuak dira, eta era guztietako objektuak bildu eta batetik bestera eramateko erabili izan dituzte mende luzetan. Nara aroaren erdialdean erabiltzen hasi ziren furoshikiak, XIV. mendean. Hasieran ofuro-etan, Japoniako bainu tradizionaletan erabiltzen zituzten, batzuen eta besteen jantziak nahas ez zitezen. Gero merkatariak hasi ziren euren produktuak zapietan biltzen eta ohitura esparru guztietara zabaldu zen. Egun, Japonian 600 milioi plastikozko poltsa erabiltzen dira urtean eta gobernuak kopurua jaistea erabaki du ingurumenaren mesedetan. Furoshikiak ordea, belaunaldi berriak galtzen ari diren teknika edo artea behar du, zapia nola tolestu eta korapiloak non eta nola egin jakin behar da. Horretarako argibideak www.furoshiki.com web-orrian daude.