argia.eus
INPRIMATU
Antzerti aldizkariaren altxorra lurpetik atera da Interneti esker
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko otsailaren 06a
Urrezko 54 zenbaki, 1932tik 1936ra bitartean argitaratuak: www.armiarma.com webguneak sarean jarri ditu Antzerti aldizkariaren zenbaki guztiak. Xabier Lizardik bataiatu zuen arte eszenikoen inguruko euskarazko aldizkari historikoa, Ixaka Lopez Mendizabalen moldiztegian muntatu zuten eta Antonio Maria Labaien izan zen gidaria, gerrak erre zuen arte. 1982an berriro argitaratu zen. Lau urte eta 29 zenbaki geroago, 1985ean isildu zen behin betiko aldizkaria. Euskal Herriko eta nazioarteko egileen antzezlanak eskaini zituen denbora horretan, idazle klasiko eta modernoak tartekatuz.