Xabier Paya, bertsolariaIñigo Azkona
II
Cristobal Colon jauna
plaza-izen ezagun,
harekin joan ziren
gupida utziz hemen
hamaika euskaldun.
Oraindik konkistatzen
jardun eta jardun,
errantxodun profeta,
enpresa-gizon eta
Pinocheten lagun.
III
Euskaldunak euskara
dauka bere leman:
“dakienak hitz egin,
sendo zabaldu dadin
birusaren eran”.
Nahiz herriarengatik
bizi oro eman,
gero lehen hitza erdaraz
egiten dugu erraz
Herriko tabernan.
IV
Metrora sartu eta
hortxe, parez pare
beltz bat alde batean
ta zuri bat bestean
eserita daude.
Leku bana daukate
ondoan, halere,
baietz euskaldun gisan
euskaldun asko izan
zuriaren alde.
V
Sarri festa giroan,
ordu txikietan,
lore-saltzaileren bat
agertzen da batik bat
mozkorrenen bueltan.
50 euro
trago luzeetan
eta gero ez dago
eurotxo bat gehiago
diru-zorroetan.
VI
Oroimena oroimin
bihurtzen da, aizu,
eta hala ez bada
zure kasuan, hara,
gezurra diozu.
Nahi duzuna gogora
ekarriko duzu,
nahi ez duzuna, aldiz,
nahi ez adina aldiz
etorriko zaizu.
Doinua: “Bautista Basterretxe...”