Munduko herrien ahots anitzak

  • 80ko hamarkadako eskarmentuan oinarrituta, asko dira, oraindik ere, Euskal Herriko irrati libreak. Gehienak Arrosa egitasmoaren baitan daude, eta hainbatek nazioartean ere hartzen du parte. Pasa den azaroan, Tas-Tas irrati libreak antolatuta, euren batzarrak egin zituzten Bilbon Hedabide Komunitarioen Estatu Sareak (HKES) eta Irrati Komunitarioen Mundu Elkarteak (AMARC). Oso egoera ezberdinak islatzen dituzten herri komunikatzaileek bat egin zuten partekatzen duten arazo nagusiari –nazioarteko araudietan onartuak izatea– guztien esperientziarekin aurre egiteko.
Omar Mamadou
Omar Mamadou AMARC-Afrika Irrati Komunitarioen Munduko Elkartearen koordinatzaile nagusiaAlvaro Hilario Pérez de San Román
Duela hogeita lau urte, hainbat lekutatik iritsitako irratigile talde batek Montrealen (Kanada) egin zuen bileran, irrati komunitarioak batuko zituen nazioarteko elkartea gorpuzten hasi zen. 1986an, mugimendu hura AMARC bilakatu zen, hau da, egun ia 110 herrialdetan 3.000 irrati komunitario biltzen dituen elkartea, tartean Bilboko Tas Tas Irrati Librea eta Hendaiako (Lapurdi) Antxeta Irratia. Elkarlana eta lankidetza oinarri, irrati parte-hartzaileak garatzea dauka helburu.
 
Zer da, baina, irrati komunitarioa? José Ignacio López Vigil kubatarrak hala definitu du Irratigile sutsuen premiazko eskuliburuan: “Irrati batek hiritarren parte-hartzea bultzatzen badu eta bere interesak defendatzen baditu; eguneroko arazoak konpontzeko lagungarria bada; irratsaioetan ideia guztiak eztabaidan badaude eta iritzi oro errespetatzen bada; merkataritza homogeneizatzearen kontra eta kultur aniztasunaren alde egiten badu; emakumea informazioaren protagonista (eta ez apaingarri) bada; inongo diktadurarik onartzen ez bada (ezta konpainia handiek inposaturiko musikarena ere); denon hitza airean badabil, bazterkeriarik eta zentsurarik gabe: horixe bera da irrati komunitarioa”. Diruaren eta propagandaren logikatik at, gizartearen mesederako lan politikoa egiten dute: demokraziaren oinarriak zabaltzea eta adostasunak sortzea dute xede; komunitatea eraiki nahi dute.
 
AMARC-Afrikaren koordinatzaile nagusi Omar Mamadou senegaldarrak labur azaldu digu irrati komunitarioek Afrikako politikekin duten lotura: “Irrati hauek oso garatuta daude, Hegoafrikan eta frantses koloniak izan ziren estatuetan (Benin, Senegal) sistema demokratikoak daudelako. Eta, Hegoafrikan gertatu bezala demokrazia heltzerakoan lagungarriak izan ziren heinean, egun ere lagungarriak dira gobernuek euren asmo berriak jendartean zabaltzeko”. Urteak eman ditu Mamadouk Beningo irrati komunitarioak koordinatzen. Hirurogei daude denera eta gobernua beste hainbeste baimen emateko prest dago. Afrikako beste zonaldeez berba egiterakoan ordea, serio jarri da Mamadou: “Militarrek gobernaturiko Nigerian, edota gabezi demokratiko asko dauden Magreben irratien beldur dira gobernuak. Hala ere, iaz Amannen egin genuen batzarrean estatu horietan herri irratigintza garatzeko konpromisoa hartu genuen, eta horretan ari gara”.
 
Asiari dagokionez, AMARCek 2003an Nepalen egin zuen zortzigarren batzar nagusia Asian sekula egindako herri irratien topaketarik handiena izan zen. Ekialde Hurbilean, Asian eta Ozeano Barean irrati komunitarioak garatzeko abiapuntua izan zen batzarra, eta euren aburuz, Afganistango edo Birmaniako gatazkak askatzeko baliogarriak izan daitezke.
 
Ameriketan, erregimen berrien proiektuak zabaltzeko ez ezik, komunitateentzat ezinbestekoak diren zerbitzuak (hezkuntza, osasuna eta halakoak) ahalbidetzeko ere balio dute irrati hauek. Mila irrati komunitario inguru daude Latinoamerikan. Dena dela, Gustavo Gómez uruguaiarrak adierazi duenez, ezin dira irrati komunitariotzat hartu azken urte hauetan nonahi agertu diren irrati erlijiosoak: “Ez dugu esan nahi ezin dela erlijioaz edota politikaz berbarik egin, bizitzaren zati direlako, baina helburu bakarra proselitismoa badute (eta horrela da), irrati horiek ez dira komunitarioak”. Gómezen aburuz justizia eta askatasuna xede dituztenak dira zinezko irrati komunitarioak. Pía Matta txiletarra Latinoamerikako AMARCen presidentea dugu; berak azaldu digu zonaldeko irratien egoera zelakoa den: “Mota askotako irratiak daude, handiak eta txikiak, txarto eta ondo kudeatuak, proiektu politikoa ondo zehaztua dutenak eta oso garatuta ez dutenak. Hala ere, bidea zelan egin, sarea zelan eraiki jakin dugu. Gaur egun, hedabideen inguruko legedia aztertzen ari gara, hainbat elementu zaharkituta daudelako: hala nola baimenen banaketak edota esparru elektromagnetikoan sartzeko baldintzak. Ez dugu hedabideak gobernuen edota konpainia handien menpe egotea nahi, eta jarduteko eskubide osoa nahi dugu”. Uruguaiko legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren lege berria eredugarria dela uste du Mattak: “Legeak hirutan banatzen du hedabideen arloa (pribatua, publikoa eta komunitarioa) eta irrati komunitarioena ez dago baztertua”.
 
Europan ere, uhinetara ateratzeko legediek ezartzen dituzten zailtasunak dira irrati komunitarioen oztopo nagusia. Hego Euskal Herriari dagokionez, Espainiako Gobernuaren Ikus-entzunezko Lege Orokorrari eta FMko irratientzako frekuentzia banaketei aurre egitea da asmoa. Herbehereetako eta Frantziako Estatuko legediak aurrerakoienak diren arren, han ere txakurrak oinutsik: Hendaiako Antxeta irratiko Agustin Hernanek salatu du Frantzian baimenak ematerakoan dagoen irizpide falta: “Ez dakigu baimena zergatik ematen dioten Parisko irrati komertzial bati, Baionan bertan hiru herri egitasmo egonda. Lobbyen eragina nabaria da”. Beharrezkoa da, beraz, Europan ere koordinazioari eustea. Momentu hauetan, AMARC-Europa birjaiotze prozesuan dago; elkar ulertze arazoak eta gabezi teknikoak medio elkartea desagertzera iritsi baitzen. AMARC-Europako presidente eta Radio Vallecaseko partaide historikoak, Mariano Sánchezek, deialdia luzatu du: “Lau urte ditugu inoiz bazkideak izan direnak AMARC-Europa berpiztera anima daitezen, egungo egoera zailak horren premia dauka. Legedi bakan batzuk aurrerakoiak diren arren, murriztaileak dira ia gehienak”. Gainera, bigarren erronka garrantzitsua ere badu AMARCek: teknologia berriei esker jaiotako beste herri hedabideekin elkarlana bultzatzea. Gizartearen ahotsa izan nahian lanean jarraitzeko indarra behintzat ez dute galdu.

Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude