Bernardo Atxaga ren Soinujolearen semea nobelak Italiako Grinzane Cavour saria irabazi du atzerriko narratibaren arloan. Asteasuarra Irabazle Handien sari berezia jasotzeko hautagaien artean ere badago. 2008ko sarien banaketa ekainean egingo dute Grinzane Cavour izeneko gazteluan, Italiako Piamonte eskualdean.
Photomuseum Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan Erretratua izeneko erakusketa izango da ikusgai martxoaren 16a arte. XIX. mende amaierakoak dira irudi gehienak. Erakusketak lehenengo aldiz aurkeztu du Gipuzkoa Donostia Kutxak Photomuseumen utzi duen fondoen zati bat.
Isabel Diaz Moran (musikologo bilbotarrak eta Easo abesbatzak jasoko dute aurten Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak urtero banatu ohi duten musika alorreko saria. Abesbatzaren 68 urteko ibilbidea eta Diaz Moranek idatzitako La cancion para voz y piano en el País Vasco entre 1870 y 1939 (Ahots eta pianorako kanta 1870 eta 1939 arteko Euskal Herrian) liburua saritu dituzte horrela.