Hegats literatur aldizkariaren 40. zenbakian jorratzen diren gaien artean, Alaitz Olaizolak eta Aizpea Goenagak aurkeztutako literaturbideak daude. Hala nola Xabier Mendiguren Elizegik osatutako kritikabidea, Toribio Alzaga eta euskal antzerkiaren sorrera izenburua duena. Euskal Antzerkiari buruzko txosten monografikoa ere argitaratu dute, besteak beste honako testuak biltzen dituena: Patri Urkizuren XX. mendeko euskal teatroaz ikuspegi orokorra; Eneko Olasagastiren Antzerkiaren etorkizuna: erroetara itzultzea; eta Oier Guillanen Euskal teatroaren zirriborroa, zipriztinak, zirrikituak eta... Horiez gain, Irune Berro kazetariak Ander Lipus izenez ezagunagoa den Iñigo Ibarrari (Markina, 1971) egindako elkarrizketa ere bildu dute. Antzerki antropologoa, zuzendaria eta aktorea da Lipus eta Antzerkiola Imaginarioko sortzaile izan zen.