Boilurraren arrastoen atzetik

  • Sekretu ugari ezkutatzen du Lizarrako merindadeak. Horietako bat boilurra da, gaztelaniaz trufa eta frantsesez truffe esaten zaion onddoa. Naturak ematen dituen fruituen artean misterio kutsu handiena duenetakoa da, zalantzarik gabe. Inguruotan, ordea, urtetako jardun isilaren ondoren, merindadeko boilur biltzaileak haren sekretu gehienak ezagutzen ari dira. Hala, 2007an ireki berri duten museoan bildu dute boilurarren inguruko jakintza guztia. Lehenago, nekez ahaztuko dugun txango ederra egitera gonbidatu nahi dugu irakurlea, non eta boilurraren eremuan bertan.
Boilurra
Boilurra, Lizarra inguruetako labarrek gordetzen duten altxorraGorka Azkarate
Nafarroako hego mendebaldeko eskualdea da Lizarrako merindadea, Urbasa eta Andia mendilerroen muga naturaletik hasi eta Ebro ibaiak bustitzen dituen lur emankorretara doana. Ertz guztietatik dario historia eskualdeari, ez baitu alferrik zeharkatu mendeetan Done Jakue bideak. Artean ere oparoa da, ermita eta monasterio erromaniko andana horren adibide.
Lizarra da eskualdeko hiriburua, XII. mendeko hiri monumental paregabea, Erdi Aroko garai oparoen lekuko. Aipagarriak dira, 13.000 biztanleko herri honetan, Nafarroako erregeen jauregia –XII. mendekoa–, garai bereko San Pedro Ruakoaren eliza, eta beste hainbat eraikin.

Euskararen aztarnak

Andres Iñigo euskaltzainak 2004an kaleratutako txostenaren arabera, zalantzarik ez dago Lizarrako merindadeko eremurik handiena euskalduna izan zela garai batean, toponimia eta agiri zaharrei men eginez bederen. Eskualdeko hiriburuaren izena bera jatorrian euskalduna izateaz gain –Lizarra, beranduago sortu zen Estella izen erromantzeak poliki-poliki baztertu zuena–, asko dira merindadean euskal izen gardenak dituzten ibarrak (Berrotza, Gesalatz), herriak (Aramendia, Iturgoien, Oteitza) eta bestelako mendi, erreka, zelai, bide, soro eta abarrak. Agiriei dagokienez, aipagarria da, esaterako, 1561ean Lizarran inprimatu eta Nafarroan argitaratu zen euskarazko aurreneko liburua, Santxo Eltsoren dotrina. Hortik aurrera, ibarraren iragan euskaldunaren erakusgarri diren hamaika dokumenturekin egin lezake topo ikerlariak.

Hizkuntza bizia galdu bazen ere, lizarratarren euskal kontzientzia historikoa eta euskaltzaletasunaren hazia ez zen galdu nonbait, azkeneko hiru hamarkadetan, Lizarra Ikastola proiektua eta beste hainbat ekimen abian jarri zirenetik, egiaztatu ahal izan den bezala. Kontzientzia biziberritu horren ondorioz, gaur egun euskara karrikako hizkuntza ere bada, neurri batean, Lizarran.

Allin eta Metauten ibarrak

Lizarra iparraldean dago Allin udalerria, Urederra errekak bustitzen duen ibar malkartsuan, mendebaldean gure txangoaren jomuga den Lokiz mendilerroa, eta ekialdean San Fausto eta Etxabarriko haitzak dituela. Hamar herrixkek osatzen dute udalerria, zortziehun biztanle pasarekin. Metauten ibarrak, berriz, sei herrixka eta hirurehun biztanle inguru ditu. Ibarrok eskaintzen duten erakargarritasunik handiena herrixka txikien lasaitasuna eta eremu natural zoragarria uztartzean sortzen den atsedenerako ingurune paregabea da, zerbitzu guztiak eskaintzen dituen Lizarratik minutu gutxira, beti ere.

Lokiz mendizerran zeharreko itzuliak Muneta, Aramendia eta Ganuza herri-guneak bisitatzen ditu. Horietako edozeinetan eman dakioke, beraz, txangoari hasiera. Muneta aukeratuz gero, ordekan egingo ditugu lehenengo lauzpabost kilometroak, zangoak berotzeko modu egokienean. Hartara, Lokizeko mendizerratik jaitsiera azkarra egin eta abiapuntura itzuliko gara zuzenean, amaieran herririk herriko zeharkaldi nekosoagoa egin beharrik gabe.

Labar ikusgarriak

Muneta atzean utzi eta hortik gertu dagoen Aramendia herrira helduko gara luze gabe. Lokiz mendizerraren ertzari paralelo zaion bide zabalari jarraiki, haranaren bestaldean dagoen Ganuza herrirantz joko dugu. Ganuzatik abiatzen da Lokiz mendizerrako eremu garaiera heltzeko bidexka bakanetako bat, Santiago baselizara doana hain justu. Izerdi pixka bat isuri eta maldaren azken zati bihurria zenbait harlosa eder gaindituz osatu ondoren, Ganuzako harratera helduko gara eta Lokizeko Santiago baseliza –XIII. mendekoa, inguruko nekazarien bileren topaleku izan dena– hautemango dugu bertatik oso gertu.

Mendizerrako ertza hainbat kilometrotan hedatzen den zorabiatzeko labarrak osatzen du, baina bestaldean paisaia oso bestelakoa da: mediterranear landaredi itxiak estaltzen duen lautada amaigabea. Kosme deuna eta Damian deunaren baselizatik gertu dagoen Lokiz gailurra da mendizerrako zati horretako puntu garaiena (1.115 m), eta bertara abiatuko gara, ostera haranera jaitsi aurretik. Lokizeko Santiago ermitatik gertu mendizerraren ertzera inguratzerik ez dagoenez –landaredia oso itxia baita–, sapalda zeharkatzen duen bide zabaletik egingo ditugu ondorengo kilometroak, harik eta, Sartzaleta gailurretik hurbil, landaredia apur bat urritu eta, orduan bai, amildegiaren ertzean bertan ibiltzeko aukera izan arte.

Sartzaleta gailurrera heldu eta behakoa hankapean dugun Lizarrako merindadera zuzenduz gero, ikuspegi paregabearekin egingo dugu topo: Monjardin, Jurramendi sonatua, Urbasa… Hegoaldean, berriz, Kodes eta Kantabria mendizerrak. Xenda bihurriaren arrastoa jarraituz, Aramendia lepoa pasa eta Pirinioetako Posets mendian zendu zen Lizarrako mendizale baten oroimenezko postontzia aurkituko dugu Ibirin gailurrean (1.100 m). Landaredia oso itxia da inguru horretan, eta arretaz jarraitu xendari. Txangoa amaitzeko, pagadi eder batean dagoen Lokiz gailurrera (1.115 m) iristea besterik ez da falta, metro gutxiko igoera laburrean. Ondoren, Galdeano eta Muneta aldera jaisten den xendari jarraituko diogu, jaitsiera azkarrean abiapuntura helduz.

Diamante beltza

Boilurra lur azpian bizi den onddoa da. Haren ezaugarri nagusia inguruan duen zuhaitz baten sustraiei elkarturik bizirautea da. Zuhaitzak berak ere jasotzen du elkarkidetza horren onurarik. Onddoak zuhaitzarengandik lortuko ditu beharrezko dituen karbohidratoak, eta zuhaitzak, berriz, bere sustrai amarauna hedatuko du boilurraren bitartez, sustantzia elikagarri gehiago xurgatuz.

Boilurra, nolabaiteko borobiltasuna duen fruitua izanagatik, ez da, gehienetan, forma oso erregularrekoa, eta pikorrak izan ohi ditu bere azalean. Intxaur baten neurria izan ohi dute txikienek, eta pilota batena, handienek. Pisua, berriz, 10 eta 60 gramo artekoa.

Non aurkitu?

Lizarrako merindadeak, Nafarroako beste zenbait eremuk bezala, ezaugarri egokiak ditu boilurraren kokaleku izateko. Alegia, mediterranear klima epela baina hezea. Harizti eta artadietan aurki daiteke on-ddoa usu –baita hurritzak edo zumelak dauden basoetan ere–, 600 eta 900 metro bitarteko toki eguzkitsuetan. Izan ere, ezinbestekoa da eguzkiak boilurrari zuzenean eragitea. Zuhaitz mota horien inguruan, gainera, ez da bestelako landaredirik sortzen, eta hori mesedegarria du bere garapenerako. Zuhaitzarekiko kontaktua nahikoa baitu, finean.

Boilurraren lurrina

Bere muinean esporak sortu ahala, boilurra lurrin bizia hedatzen hasten da. Horrela, lurpeko onddo berezi horrek animalia askoren arreta bereganatuko du. Kontuan izan behar da gizakia ez dela lurrin hori hautemateko gai berau lurpean dagoenean, baina bai animalia ugari: zerriak, basurdeak, zakurrak, azeriak... Horietan, zakurra omen da gure lagunik onena, eta hala da behintzat diamante beltza biltzeko garaian. Zakurra eta gizakia, ohiko bikotea Lizarrako merindadeko basoetan.

Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude