Zure apalean ezinbestez

  • Otsailetik aurrera kalean izango da 2008ko Euskal Kulturaren Urtekaria, argiak Euskal Herriko kultur unibertsoa arakatzeko eta ulertzeko diseinaturiko teleskopioa. Aurten gainera, sareko espaziontzira salto egin du eta Internet bidez ere kontsulta daitezke bertako izar eta zulo beltzak.
Euskal Kulturaren Urtekaria
Euskal Kulturaren Urtekaria
Erreferentzia ezinbestekoa bihurtu da argiaren Kultur Urtekaria azken hogeita lau urteetan. Kultur eragileek edo kultura gustuko duen edonork derrigorrean apalean izan beharreko gida. Egunez egun euskal kultur gertakarien berri emateaz gain, Urtekariak oinarri sendoa eskaintzen du gertakari horiek sakonean ezagutu eta ulertzeko. Sarritan anabasean sakabanaturik sortzen diren ideia, korronte eta jardueren mapa interpretatzen laguntzen dio irakurleari. Esaterako, aurten, Joxerra Garziak kulturaren inguruan gogoeta kritikoa egin du, eta Guggenheimen 10. urteurrena ere izan du hizpide: “Gauza bat da Guggenheimen errentagarria izan dela sinestea, eta beste bat, oso bestelakoa, aurtengo ‘euskaldun unibertsala’ Guggenheim dela irenstea. Albistea jakin nuenean, txantxa zela pentsatu nuen. Orain ez dakit zer den, iseka edo iraina”.

Bestalde, Urtekariak euskal kulturaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du talaia pribilegiatu batetik. Sarrera nagusiaren ondoren, hainbat kulturgileren adierazpen eta hitzak irakurtzeko aukera dago, argiako astekaritik inausitako ezpal interesgarrienak, alegia. Horren segidan, euskal kulturaren baitan dauden zenbait sailetan banatzen da liburua. Sail bakoitzak sarrera, kronologia, irudiak, datuak eta iritzien hemeroteka dauka, kulturaren arlo horri dagokion guztia modu egokian kontsultatu ahal izateko. Eta amaitzeko, kronika eta hausnarketa sakon banak zer pentsatua emango dio irakurleari. Urtekariaren bigarren zatiak Euskal Kulturaren Aurkibidea dakar. Elkarte, eragile eta erakundeen datuez –telefono zenbakia, helbidea...– osatutako 8.500 erreferentzia inguru aurkituko ditugu bertan; eguneroko lanerako edo aldian aldiko bilaketak egiteko baliatu daitekeen informazio praktikoa da, euskal kultur indizerik zabalena.

Begirada zorrotza, analisi landua

Urte osoko kronologiak Haria buletineko hemerotekatik edaten du eta parada ematen digu egunez egun izandako kultur jarduera eta albisteak jarraitzeko. Baina horretaz gain, kultur esparru bakoitzari sarrera-artikulu batek ematen dio hasiera. Artikulu horiek idazteko eskarmentu handiko adituengana jo izan du argiak Urtekariaren sorreratik; begirada pausatuz urteari errepasoa egin eta analisi zorrotzen bidez iritzi kualifikatua ematen dute sarreragileek. Aurten, esaterako, hainbat fitxaje berri izango ditu Urtekariak: Ander Lipusek antzerkiaren egoeraz diagnostiko berezia egin du, euskal iraultza kulturalari oihala zabaltzea aldarrikatuz; Nere Lujanbiok arteak izan duen joeraren berri idatzi du, ospakizun handien zalapartarik gabe isilean lan egiten dutenak gogoan hartuz; Xabier Elortzak euskalduntze eta alfabetatzeak Korrikaren urtean izan dituen lorpenak, hutsuneak eta aurrerako erronkak azpimarratu ditu zehaztasun handiz; eta Fernando Mijangosek Euskal Herriko unibertsitate guztien abanikoa zabaldu du begien bistara, ikasleen formakuntzan horietako bakoitzak duen papera ezagutaraziz.

Jakina, gainerako sarrera artikuluak ere eduki eta begirada kritikoz josita daude. Iban Zaldua, adibidez, generoen itzulerez mintzo zaigu: itzulpengintzaz, ipuingintzaz, irakurleez..., eta Elixabete Garmendiak berriz, idazkera fin eta hitz bikainez kultur siluetak pintatu dizkigu. Oier Araolaza, Iker Barandiaran, Jexux Murua, Xabier Portugal, Malores Etxeberria, Iban Arantzabal, Iñaki Arruti... Asko dira kulturaren gaineko beste begiradak.

Interneten ere bai

Zalantzarik gabe, Urtekariak pauso garrantzitsua eman du aurtengoan. Internetek eskaitzen dituen baliabideak aprobetxatuz urte osoko euskal kultura gure teklatuak neurtzen duen zentimetro apurren barruan izango dugu. Urtekaria sareratzeak bertako informazioa bizkorrago, osatuago eta multimediago iritsiko zaigula esan nahi du. Horrela, jadanik emaitza onak eman dituen Euskal Kulturaren Aurkibidearekin elkarloturik kontsultatu ahal izango da argiako atarian.

Azken finean, Interneten eta multimediaren arloan argiak egin duen bidean urrats berri bat dugu hau. 2008ko Urtekariko kronologiak, irudiak, sarrerak, datuak... Horiek guztiak eskura izango ditu gure harpidedunak www.argia.eus/urtekaria helbidean eta apiriletik aurrera sareko nabigatzaile guztientzat izango da ikusgai kanal berria.

Azkenak
Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Eguneraketa berriak daude