argia.eus
INPRIMATU
Ekofeminismoa eta beste lau gai
  • Batzuen artean ::Uztaro

    Udako Euskal Unibertsitatea

    orrialdeak ::140

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Udako Euskal Unibertsitateak Jokin Apalategik zuzenduta plazaratzen duen Uztaro aldizkariak bost gai plazaratu ditu bere azken zenbakian. XIX. mendeko paper gaineko argazki koloreztatuei buruzko azterketa, sailkapen analisian aldagai hertsiak eta irekiak batera tratatuz atera daitezkeen ondorioak, Joseba Felix Tobar Arbuluk euskal nazio mugimenduari helburu taktiko berri baterako egiten dion proposamena, azken urteotan Debabarreneko euskarazko komunikabideek izan duten bilakaeraz Alazne Aiestaranek idatzitakoa eta Jone Martinezek ekofeminismoaren teoria garatzeko bete behar ditugun baldintzez dioena. Gainera, 2006ko giza eta gizarte zientzietako doktore-tesietan aztertutako gaiak ezagutzeko parada ere badugu aldizkariari esker.