Errepresioaren sarean itotzeko arriskua

  • Aste honetan ekingo ei zaie EAE-ANVren eta EHAKren ilegalizazio prozesuei. Espainiako poliziak dagoeneko Baltasar Garzonen esku jarri ditu bi alderdi hauek ustez Batasunarekin dituzten loturen frogak eta hauekin epaile izarrak bi indar politikoen jarduera etena eska dezake. Ondoren Espainiako Gobernuak legez kanpo jartzeko tresneria abian jarriko luke, baina dagoeneko ezker abertzaleko bi alderdiek ezingo lukete martxoko hauteskundeetara aurkeztu.
Erabaki plataforma
Erabaki plataformaren aurkezpenaJon Hernaez/Argazki Press
Hori da azken negoziazio saioa hautsi zenetik aurreikusitako egoera eta jadanik gauzatzera doana. Erabakia larria da eta ikusi beharko da errepresioaren ikuspegitik ondorio gehiago izango duen ala ez. ENAMek izan dezake beste ordezkorik egoera honi aurre egiteko, baina bistan da ordezkoa bilatuta ere gaurko ogia biharko gosea bihurtuko dela.

Ilegalizazio politika arras kaltegarria da eskubide zibilen ikuspegitik, baina eraginkorra da ezker abertzalearen isolamenduan. Hala da behintzat jarduera soilik politikoari armatuari baino garrantzi handiagoa eman nahi dionarentzat. 2003an Batasunaren ilegalizazioa bide egiten hasi zenetik, nabarmen ikusi da ezker abertzalearentzat askoz onuragarriagoa dela hauteskundeetan egotea ez egotea baino.

Ikusiko da Estrasburgoko Auzitegiak zer dioen Batasunaren legez kanporatzeari buruz, baina atzerriko eragileak lagungarri izan badaitezke ere, irtenbidea Espainiako Estatuan ehundu beharko da.

Espainiako agintariek salbuespen egoera ekarri dute Euskal Herrira eta indarrean jarri dute ENAMeko ezker abertzalearen aurka: legez kanporatzeak, makro auzi eta neurriz kanpoko zigorrak, espetxe luzapen erabat arbitrarioak, ideien kriminalizazioa, tortura... ENAMi zuzendutako salbuespen egoera da, baina harago ere badoana, 18/98 auzian edo Egunkaria auzian nabarmen ageri den moduan.

Baina salaketa ez da nahiko egoera horretatik ateratzeko. Areago, une batzuetan giro gogor hori ezker abertzaleko sektore batzuentzat politika egiteko egokia dela ere irudikatzen da. Gehiago ere esan liteke, ilegalizazioaren estrategiak ere hori bera bultzatzen duela, ezker abertzaleko sektore jendetsuena eta antolatuena, herritarren ohiko arazo eta egunerokotasunetik alboratu eta errepresioaren aurkako dinamika bakarrean murgilaraztea nahi duela.

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko ANVko alkateak ostegunean deklaratuko du Auzitegi Nazionalean. Bi torturaturi eta euskal preso politikoei luzatutako maitazunezko adierazpena kriminalizatzen den ala ez erabaki beharko du epaileak, baina etorkizunera begira Espainiako agintariek lema nora begira jarriko duten argi erakusten du saio berri honek.

Erabaki plataformak kaleratu duen agiriaren esanetan, Euskal Herriak bere etorkizunaz erabaki dezan bultzatuko du, abiapuntu gisa orain duen lurralde egituraketa kontuan hartuta. Esparru abertzaleko jende ugari eta desberdinak egin du bat ekimenarekin eta Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen galdeketa prozesuari lotutako lehen urrats gisa interpreta liteke. Plataforma zabala da, baina bere baitan ez da ikusten Batasuna edo ANVri lotutako jende askorik. Otsailaren 10ean Donostian egingo dute lehen ekitaldi publikoa.

Espainiako hauteskundeen aurretik atera izanak ere, erabaki eskubidearen inguruko aldarrikapena testuinguru horretan ere bultzatzeko dela pentsa liteke.

Ibarretxe lehendakariak iragan irailean iragarritako kontsultaren inguruko prozesua lauso irudikatzen zen orduan eta hala izaten jarraitzen du orain ere, baina lasterketa bitxi eta interesgarri honen lehen berotze ariketak hastera doazela irudikatzen du Erabaki plataformak.

Herritarren gehiengoak etsipenez bizi du gatazka politikoaren zurrunbiloa eta berau desblokeatzera datorren edozer interesez jarraituko du seguruenik. Gaur gaurkoz, gaitza da gehiago irudikatzea.

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Eguneraketa berriak daude