Garaigoikoan, euskararen kale erabileraren neurketa gaitzat hartuta, Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen Bat aldizkariaren 64. zenbakia aipatu da. Txerra Rodriguez blogariak batik bat Araba, Nafarroa eta Gipuzkoari buruzko hausnarketak nabarmendu ditu, eta baita Xabier Isasik eta Olatz Zabaletak egindako gogoetak ere. Rodriguezek, era berean, gogorarazi du Euskal Herrian bosgarren aldiz egin den kale erabileraren neurketa mundu mailan hizkuntzaren erabilera behaketa bidez aztertzen duen soziolinguistika ikerketa bakarra dela, nahiz eta sarri behar bezala ez baloratu.