Luis Arellano eta Joaquin Calderon nafarrek egindako Sahara no se vende (Sahara ez dago salgai) dokumentala saritu dute Valparaisoko (Txile) Otro Zinema Sozial eta Giza Eskubideen Jaialdian. Jatorrizko Herriak eta Kulturak sailean izan da saritua nafarren dokumentala.
Adrian Tyler , Edward Burtynsky eta Joel Meyerowitz argazkilarien 40 lan daude ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Espazioaren eta arkitekturaren arteko harremanaren isla dira argazki horiek. Eraiki, Bete, Hustu. Espazioaren erabilerak izeneko erakusketa otsailaren 9a arte izango da zabalik.
Alex de la Iglesia zinema zuzendariaren The Oxford murders filma estreinatu zen pasa den astean. Bilbotarraren lan berriak misterioa eta drama ditu ardatz, bere ohiko estiloa alde batera utziz. Protagonistak Elijah Wood eta John Hurt aktoreak dira; filma ingelesez grabatu du lehenengoz Espainian, Frantzian eta Britainia Handian.