Ekialdeko poeta amerikarra

  • AEBetan gaur egungo poeta saritu eta estimatuenetakoa da Charles Simic. Ekialdeko Europako tradizioa AEBetako bere garaikideen ildoarekin uztartzen asmatu du. Pulitzer saria eskuratu zuen 1990ean eta berriki Wallace Stevens saria jaso du, ingelesez idatzitako poesiak duen sari garrantzitsuenetarikoa.
Charles Simic
Charles Simic poeta
Wallace Stevens saria AEBetako poesia sari garrantzitsuenetakoa da. Ameriketako poeten akademiak (Academy of American Poets) antolatzen du urtero eta bizirik den eta ingelesez idazten duen poeta bati ematen zaio. 1994an antolatu zen lehenengo aldiz eta irabazleak 100.000 dolar (67.000 euro baino gehiago) eskuratzen ditu, mundu osoko poesiazko ordainsari handienetakoa. Irabazleen artean egungo AEBetako poeta handienetakoak daude: John Ashbery, Gerald Stern eta Michael Palmer adibidez. 2007ko saria Charles Simicek jaso du.

Belgraden (gaur egungo Serbian) jaio zen 1938. urtean eta bere gaztaroa Jugoslavian igaro izanagatik, 1954. urtean Chicagora aldatu zen bere familiarekin batera. New Yorkeko Unibertsitatean ikasi eta gero, poesia idazteari ekin zion, eta poesiaren inguruko hausnarketa teorikora ere lerratu zen. Gaur egun New Hampshireko Unibertsitateko irakasle emeritua da eta poesiaren gaineko zenbait saiakera publikatu ditu. Gainera, Paris Review aldizkari ospetsuko editorea da eta poesia itzulpen ugari publikatu ditu.

Simicen poesia

Baina ezer baino lehen, egungo poeta estimatuenetakoa da Charles Simic. Ingelesez idazten du, bere ama-hizkuntza ez den hizkuntza batean alegia, eta bere hizkuntza poetikoarekin duen erdi-zeharkako erlazio horri esker, hizkuntzaren mugetaraino ailegatzea lortu du, zenbait kritikoren aburuz. Honetaz gain, sarritan eguneroko berba eta esaerak testuinguruz aldatuta ematen ditu, objektu eta egoera arruntenak arrotz bihurtuz. Horixe ikus dezakegu sardexka bati buruzko poeman –ikusi goiko koadroko Sardexka–, adibidez. Bestetik, ezagutza Simicen poesiako gai errepikaria da, orobat, eta hala, ezagutza eta kontzientziaren arteko erlazioa lantzen du. Zentzumenen eta hizkuntzaren arteko bereizketa garbia egiten du, bere ustez, hizkuntza ez delako errealitatera iristeko gai zentzumenen gertutasun berarekin. Horregatik, gertaerak, objektuak, zentzumenak eta hauen operazioak usu bere poesian azaltzen diren elementuak dira. Ildo honetan, sarritan esan izan da Simicen poesiak dimentsio filosofikoa duena; baina aipatu behar da, halaber, oinarri filosofiko hau hizkera eta poesia-molde xehe eta soilaren bidez osatzen duela. Bere poemetan nekez aurkitzen dira arrazonamendu konplexu eta ele hanpatuak. Pastorala poema izan daiteke dimentsio filosofiko horren adierazle behinenetakoa.

Tradizio sinbolista eta surrealistan kokatzen da bere poesia, garaikide dituen beste poeta estatubatuarren antzera –New Yorkeko eskolako batzuk, esate baterako–; baina poetok ez bezala, Ekialdeko Europako herentzia jaso zuen gaztaroan, eta horrek halako arrasto berezia utzi du bere testuetan. Nekazal munduaren –ikus Hiltegiko xomorroak– eta herri tradiziotik datozen literatur formen –ipuinak eta memoriaren literatura, besteak beste– eragina sumatzen ahal da, bereziki Vasko Popa poeta serbiarrarena.

Itzulpenak

Euskaraz ez dugu bere poesia irakurtzerik. Frantsesez, ezer gutxi Book of Gods and Devils (1990) liburuaz landa: Le Livre des dieux et des démons (Broché, 1995). Gaztelaniaz, liburu gutxi batzuk eskuratzen ahal dira, nagusiki, Dismantling The Silence (1971), Desmontando el silencio (4 Estaciones, 2004) izenburuarekin argitaratua, eta The World Doesn’t End: Prose Poems (1990), El mundo no se acaba y otros poemas (DVD ed. 1999). Azkeneko hori bere liburu ezagunena da, besteak beste poesiako Pulitzer saria eman ziotelako horri esker –goiko koadroan zati batzuk itzulita daude–. Sari hau dela-eta zera esan zuen elkarrizketa batean: “Pulitzerra irabazi izanak harritu egin ninduen, jakina. Prosazko poesia iruzurra da, eta urte hartan saria eman zioten. Literatur munduko jende ugari saminduta dago oraindik sari honengatik”.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude