argia.eus
INPRIMATU
Lan erasoei buruzko antzezlana
  • Javier Dios Lopez::Arrainen bazka

    Artezblai

    orrialdeak ::104

    prezioa ::9€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Aseguru etxe bateko hainbat langilek beren kargudunaren aldetik jasaten duten erasoa islatu zuen Javier de Dios Lopezen Comida para peces antzezlanak. 2006ko Euskadi Saria irabazi zuen lan horrekin. Orain berriz, Artezblaik kaleratu du euskaraz Arrainen bazka izenarekin, gaztelaniaz Hiru argitaletxearen bidez plazaratu zen lan hura. Harkaitz Canok egin du antzezlanaren itzulpena. Argudioa latza da: enpresa bateko goi karguak lehiakidetzat dituen lankideen aurka egiten dituen trikimailuak azaltzen dira. Baina protagonistak dena bakarrik egin ezin duenez, enpresan sartu berri diren eta kontratua berritzeko zain dauden lagunak erabiliko ditu, lanpostuetan gora egiteko bere laguntza izango dutela esanez.