Pio Barojaren heriotza gertatu zenetik 50 urte bete zirenean, Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak elkar hartuta jardunaldi batzuk antolatu zituzten idazlearen omenez. Horietan hainbat idazlek eskainitako hitzaldiak agertzen dira Pio Baroja, 50 urte izeneko liburuan. Alde nabarmenak daude jardunaldi haietan parte hartu zutenen ekarpen eta ikuspegien artean, eta horrexek egiten du Iruñeko Udalak agertu berri duen liburua interesgarri. Bixente Serrano Izko, Jesus Maria Lasagabaster, Joxemiel Bidador, Jon Alonso, Inazio Mujika Iraola, Mikel Taberna, Felipe Juaristi, Iñaki Aldekoa, Patxi Apalategi eta Pello Otxoteko dira, besteak beste, liburuan azaltzen diren iruzkinen egileak.