Labayru Ikastegiak bere Idatz eta Mintz sailean aurkeztu du Eusebio Erkiagaren Neurtitzak liburua. 1912an Lekeition jaio eta 1993an Bilbon zendu zen idazleak bere garaian idatzitako poemetako zenbait daude bilduta; aurretik argitaratutako Goizean eta arratsean. Eskubete neurtitz Eusebio Erkiagaren poesia bilduma osotik aukeratutakoak dira liburu honetan azaltzen direnak. Olerkariaren pentsaera agerian geratzen da: herria, familia, fedea, ohiturak eta bizimodu tradizionala, baita 1936ko Gerra zela-eta, heriotzak edo erbesteak eraman zizkion lagunak ere. Aurreko urteetan euskal giroan egondako susperraldia guztiz isildu zuen gerrak, idazleetako batzuk hil, beste asko erbesteratu eta gainerakoak zentsuraren zigorpean utziz. Eusebio Erkiagak berriz, txiri-txiri jarraitu zuen idazten.