“Zenbat eta diru gehiago, orduan eta sormenerako gogo ttipiagoa”

  • Hamabost urterekin jabetu omen zen euskara sekulako ondasuna zela. Geroztik Irulegiko Irratia da bere familia, eta ez du familia uzteko batere gogorik.
Marie-Agnes Gorostiague
Marie-Agnes Gorostiague irrati esatariaGaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irrati libreak hain libreak dira?


Ez gara inoiz aski libreak. Diru-laguntzak eskuratzen ditugu eta kasu eman behar... Baina besteak baino libreagoak garela uste dut. Horrek badu prezio bat, alta.

Ez esan!


Ez gara inoren menpe jarriko subentzio batzuk ukaiteko. Haatik dirua behar dugu, eta diru hori hartu eta baliatzeko eginahalak oro eginen ditugu.

Erdaldunei mikroa ireki ere bai?


Enetako badute tokia. Anitz mikroa zabaltzeko zain dira baina irrati euskalduna gara, eta euskara biziko deno, lehentasuna emanen diogu euskarari.

Horrela helduko zarete erdaldunengana!


Hori zaila da. Zer esan behar diozu jende horri? “Nahi baduzu guregana etorri, euskara ikasi!”? Gure problema handia da. Euskara galtzen ari da, eta pentsatzen ari gara nori mintzatuko garen hemendik zenbait urteren buruan.

Ederra marka, euskal irratiak frantsesez.


Badakigu zerbait egin beharko dela, irrati baten helburua entzuleak atxikitzea ere badelako. Agian irrati librea izanen da oraino, euskalduna, baina frantsesa sartu behar baldin bada...

France-Inter edo Europe1 ttipi bat izanen zarete.


Niri ez zait interesatzen beste irrati frantses bat bezalakoa izatea eta gauza bera euskaraz eskaintzea. Beste informazio mota bat eskaini nahi dut. Erran nahi dut euskalduna izatea ez dela akatsa, ez dela besteak baino apalagoa izatea.

Horretarako Euskadi Irratia dago!


Batzuetan hotz-aire mintzatzen dira, iduri du ez direla gutartekoak. Ez zaizkigu biziki hurbiltzen. Aski urrun sentitzen ditut.

Zuek, aldiz, jendearen sukalderaino sartzen zarete… diru eske.


Bai, eta jendeak badaki batzuetan haserre egoten, deitzen, kritikatzen. Hori da gure termometroa eta hor ikusten dugu noraino heltzen garen eta zer heinetaraino entzunak garen.

Politikari batzuek, alta, ez dute zuen sukaldetik pasa nahi.


Batzuk ez dira gehiago gurekin mintzatu nahi. Ukan ditugu oharrak: “Diru-laguntzak eskatzen dituzue gure aurka egiteko!”.

Baina ttipiak handiaren kontura irri egin nahi duenez...


Jendea asea da hildakoak daudela edo erosmen ahala ttipitzen ari dela entzuteaz. Umoreak badu tokia. Jendea airostu behar da, bestela zer?

Ai, ai, ai, ageri da irrati ttipi batean ari zarela.


Zenbat eta diru gehiago izan, orduan eta ttipiagoa da sormenerako gogoa. Errazkerietara lerratzen da jendea.

Azkenak
Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
ELAk ohartarazi du ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez duela izango euskara-eskakizunik azken LEPean

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Eguneraketa berriak daude