Jakin aldizkariaren azkeneko zenbakian nazionalismoaren teoria politikoaren gaineko eztabaida akademikoa plazaratu dute. Eztabaidaren oinarrian 2001eko udaberrian Ulises Moulines zientziaren filosofoak argitaratu zuen Manifestu nazionalista liburu iskanbilatsua dago. Nazioen eta etnien izaeran jarri zuen arreta Moulinesek liburu horretan, nazionalismoaren aldeko argudioak agertzeko. Aurelio Arteta filosofoaren erantzuna jaso zuen testuak. Bien arteko eztabaida gogorra hasi zen ondoren. Jakin-en162. zenbakian, Iñaki Sotok Ulises Moulinesi egindako elkarrizketa argitaratu dute, nazio kontzeptua eta nazionalismoaren teoria politikoa oinarri hartuta; eta jarraian, bere garaian Moulinesek eta Artetak izandako eztabaida latzaren mamiaz Josu Txapartegik egindako laburpena eskaini dute.