Ez dakit

  • Egia esateko gauza bat bukatzen aritu naiz Gabon aurretik, eta gero oporretan lo eta jan baino ez dut egin. Artikulu hau entregatzeko aurreko egunean berean akordatu nintzen egin egin behar nuela, eta ez da gure nagusiaren errua, nirea baizik; ez dakit, aspaldi honetan errealitateak halako mizkinkeria bat sortzen dit eta ihes egiten diot, nire mundu txikian sartzen naiz: bikote kidea, familia, adiskideak, liburuak, musika eta gutxi gehiago. Norbaitek “burgeskeriak” esanen luke. “Narratibarik eza”, dei diezaiokegu Urren hitzetan.

2008ko urtarrilaren 14an
Juanjo Olasagarre
Juanjo Olasagarre idazleaJudit Fernandez
Klaro, zuen artikuluak leitu ditut zertan ari garen jakiteko eta betikoan ari garela ikusi dut. Betikoan, betikoan, betikoan. Horregatik ez nuen nahi errealitatera, zutabe honetara itzuli nahi. 18/98 auziarena eskandalagarria da, Josi, bai, hala da, estatu demokratikoaren araurik oinarrizkoenak urratzen ditu, bai, hala da baina hil zituzten guardia zibilen heriotza ere eskandalagarria da, eta uste dut bat ez salatzeak bestearen salaketari indarra kentzen diola. Eta denbora dezente doa gure izenean jendea hiltzen dela. Gure izenaren kontra ere jendea hiltzen da, legeak urratu...

Bai, esana duzue, nekea. Ez dut errepikatuko.

Narratiba handiei buruz aritu zen Ur. Narratiba handien itzulera minez bukatzen zuen artikulua. Benetan, Ur, haien minez?

Ni ez nago hain seguru. Narratiba handia izan da Marxismoa eta haren gauzatzea, eta egia da onura bezainbat kalte ekarri dituela. Kubako kasua begiratzea besterik ez dago.

Narratiba handia izan da Progresoa ere. Arropa garbigailua ekartzeaz gainera Kolonizazioa ere sortu zuen. Ez dago dudarik Ilustrazioaren narratibak onura ikaragarriak ekarri zizkiola gizakiari, batez ere zuriari eta europarrari, eta horrexegatik ez horrenbeste beltzari edo hinduari.

Ez dakit. Ez dakit narratiba handiak behar ditugun bizitzeko. Beharbada horiek gabe hobe gaude. Edo beharbada horiek gabe makurrago. Ez dakit. Baina ikasten ari naiz “ez dakit” horretan bizitzen. Hasieran asaldatu egiten zaitu erantzunik ez edukitzeak, erantzunik edukitzera ohituta baitzaude. Gora begiratu eta ez daukazu narratibarik.

Beno, bada ez dakit. Ez dakit, demagun, arau moralek unibertsalak izan behar duten. Eta baiezkoan nagoela ezezkoaren kalteak ere ageri zaizkit. Izan ere, mila galderen artean bat egiteagatik, zertan jarraitu behar dio afrikar batek Europaren bihotz zurian sortutako arau moral bati?

Nahi baduzue hasierara itzul gaitezke. Narratiba handiaren izenean onartzen zen 80ko hamarkadan norbait arrazoi politikoengatik hiltzea, gaur narratibarik gabe ez da horrenbeste onartzen. Onura bat.

Baina narratiba ezak biluzik utzi gaitu eta hori interesgarria iruditzen zait. Zuk zerorrek pentsatu behar izateak zer den ongi eta zer gaizki, beharrezko ariketa egiteaz gainera gizakiago izateko aukera eskaintzen dizu; eta badakit “gizakiago” hori narratiba handira lerratzen dela.

Bai, ez dakit, eta gainera, garai gogorrak bizi ditugu. Baina ez dakit lehenagokoak baino gogorragoak diren, ez dakit narratiba handiekin hobe biziko ginatekeen, ez dakit hau hobetzerik badagoen, ez dakit hobetzeko metodorik baden, ez dakit arau unibertsalik baden, ez dakit esaten duten bezala XX. Mendea menderik krudelena izan den.

Dakidana zera da, bizi beharra dugula. Eta hemen bizi eta orain bizi. Jakin baino gehiago bizi, egunerokoarekin moldatu, gauza txikiak atondu, adiskideei deitu, bikote kidea zaindu, familia babestu... Ezdeuskeria bat, bai badakit, baina hori da bizia ezdeuskeria zoragarri bat.

Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude