Zortzi urtetik aurrerakoentzat Aitor Aranak idatzitako kontakizuna da Aingeru. Itsasoa guztiz haserre zen egun batean hondartzan egotea egokitu zitzaion neskato batek ikusitako gertakari bereziaz mintzo zaigu. Ia inork ikusterik ez dituen zeruko aingeru batekin egin zuen topo. Hondartzatik hogei metro eskasera erori zen itsaso haserrera aingerua, eta neska txikiak, gainean zeraman arropa kendu, uretan sartu eta “salbatu” egin zuen. Eta abentura asko bizi izan zituzten elkarrekin.