Usainik ez zuen gizonaren usaimen berebizikoa

  • Patrick Süskind ::Perfumea

    Alberdania

    orrialdeak ::294

    prezioa ::20€

Perfumea
Perfumea liburuaren azala
Patrick Süskind-en Perfumea. Hiltzaile baten historia nobelako protagonistaren amak jaio zen unean eten nahi izan zuen haren bizitza, eta geroztik inoiz ez zuen gizaki bakar baten maitasun izpirik jaso ahal izan. Trukean-edo, berak grina gaiztoz gorrotatu zuen gizateria osoa. Baina bizirauten hain azkar ikasi behar izan zuen mutilak, azkar ikasi zuen bizitzan aurrera egin ahal izateko gelditzen zitzaion bidea. Perfumegintzan sekula inork lortu ez dituen sorkuntzak egiteko gai izateaz aparte, damurik gabe hil zituen pubertaroan zegoen neskato andana, zorion sentsazioa emango zioten perfumerik hoberenak eskuratu ahal izateko. Nolanahi ere, Perfumea euskaratu duen Miren Arratibelek ohartarazi duen bezala, eleberri hau ez da hiltzaile baten ibilerak kontatzen dizkigun lana huts- hutsean. Patrick Süskinden lan honi merezi duena ematekotan, gutxienez XVIII. mendeko Frantziako gizartearen erradiografia gupidagabea dela esan beharko baikenuke. Sortu zen une beretik baztertu zuen gizarteak usainik gabeko gizona eta horrela bihurtu zen hiltzaile; bere usaimen ezin finagoaren ondorioez baliatu zen, bai, baina gizarteari estimurik txikiena ere eskaini gabe.
Patrick Süskind
«Protagonistarekin oso estu lotuta sentituko da irakurlea»

Misterio nobela baino gehiago da hau.


Norbaitek pentsa dezake misteriozko eleberri bat irakurtzera doala –badago hiltzaile bat, hilketa batzuk egiten dituena–, baina inor ez dadin nahastu esan nahiko nuke misterioak berak baino beste hainbat alderdik hartzen dutela garrantzia Perfumea-n. Hain zuzen ere, gizakiari loturiko egoerak eta jarrerak: bakardadea, bazterketa, hipokresia, norberak besteen onespena lortzeko duen premia...

Zer azpimarratuko zenuke Süskind-en lan honetan?


Egileak zein maisuki lortzen duen irakurlea protagonistaren larruan sartzea. Iruditzen zait eleberriaren hasiera samarretik eta azken lerroraino irakurlea protagonistarekin oso estu lotuta sentituko dela, harekin bat eginik. Protagonistak badu bizitzan helburu tinko eta iraunkor bat, eta hori lortzera bideratuta egiten dituen ekintza guztietan berarekin nolabaiteko konplizitatea-edo sortzen digu, baita ekintzarik gaitzesgarrienak egiten dituenean ere.

Nolakoa izan da itzulpen lana?


Perfumea itzultzeko proposamena jaso nuenean, halako bertigo edo zorabioa sentitu nuen, ikusita zer erantzukizuneko lana zen; jakinik hau plazaratu ondoren ezingo nuela oharkabean igarotzeko perfumea neureganatu (kar, kar). Dena den, baiezkoa ematea erabaki nuen, eta ez naiz batere damutu. Plazer hutsa izan da niretzat lan hau itzultzea. Izan ditut hainbat zailtasun, jakina: deskribapenak usaimenaren bidez adierazteko, eta batez ere errealismo magikoko ukitua duten pasarteak islatzerakoan.

Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude