Azken garaian egin diren arkeologia aurkikuntzen ondorioz idatzitako liburua da Alberto Pérez de Labordaren Ocho siglos de romanización. Del Nervión a los Pirineos. Txertoa argitaletxeak plazaratu du eta duela gutxi Foruan, Oiasson, Castro Urdialesko Flaviobrigan, Sollube mendiko magaletan, Hazparnen eta Garona Garaian aurkitutako protoeuskararen aztarnak aztertzen ditu. Arabako Iruña-Veleiako aurkikuntzak ere aipatzen dira liburuan, baita hango arkeologia berezitasunak ere. Horiek guztiak baliatuz gure inguruan zortzi mendeko erromanizazioa egon zela baieztatu du egileak, eta Bizkaian mintzatzen zen hizkuntza zahar bat izan zela, Koldo Mitxelenak aipatzen zuen protoeuskararen aurrekaria izan daitekeena.