argia.eus
INPRIMATU
Lucio dokumentalak jarriko du abian Goieniz-eko Zinema Zikloa
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 08a
Urtarrilaren 10etik martxoaren 12ra bitartean egingo da Beasaingo Goieniz Zineklubak antolatutako zikloaren 27. edizioa. Luzio Urtubia anarkistaren inguruko Lucio dokumentalak emango dio hasiera zikloari, urtarrilaren 10ean. Egitaraua gaurkotasun handiko beste zazpi filmek osatuko dute: Cuando naces, ya no puedes esconderte (urtarrilaren 17an), No sos vos, soy yo (31n), Persepolis (otsailaren 7an), Los Climas (14an), Hotel Tivoli (28an), La voda de Tuya (martxoaren 6an) eta Redacted (12an). Emanaldi guztiak Beasaingo Usurbe Antzokian izango dira, gaueko 21:00etan.