argia.eus
INPRIMATU
Julio Ibarra
“Y Grekoa...? En pintura!”
  • Metro Bilbao enpresako komunikazio arduraduna da. Hamar urtez audientzia lider izan zen ETB2ko informatiboetan.
Fermin Etxegoien 2021eko ekainaren 30
Julio Ibarra
Julio Ibarra Metro Bilbaoeko Komunikazio ArduradunaIñigo Azkona

Aizu, metropolia izateko metroa behar da?


Noski, eta Bilbon Metroa baino gehiago daukagu. Hori da Enpresaren lelo berria.

Zer gehiago: egin zure top-ten mesedez, edo top-hiru.


Top-ten, top-hiru? Nik, top-less. Metropoli? Ahhh bai, bigilantea. S-TOP.

Euskaraz nola esango zenuke “mind the gap”?


La kuala? Santutxun ez da holakorik erabiltzen.

Londresko metroan behin eta berriro entzuten den esaldi famatua: kontuz zuloarekin –trenaren eta nasaren artekoa–.


Beeenoo, famatuagoa da “Never mind the bollocks (¿?)”. Sid (Sex Pistols ) gogoan…

Ahotsa jartzen duen esatari ingelesak milioiak eskatu ditu egile eskubidetan!


Bakoitzari berea. Gainera english-berria baldin bada english-tegiko klaseak ordaindu behar izan ditu. AEK-ko beterano batek esaten dizu.

Imajina ezazu “geltokia” hitza grabatu duenari milioiak ordaindu behar izatea. Euskal hitz bakar bati esker aberastu!


Eta gero euskarak ez duela ezertarako balio entzun behar... Jeexxuuss.

Bilboko langileei “gimnasia emozionala” eskaini behar diezue. Zer dela eta?


Metroa baino gehiago bada Bilbokoa. 100 metroak gutxienez entrenatu egin behar, modu emozionalean bada ere. Burua mugitzen duenak, hankekin gertatzen den moduan, bihotza mugitzen du. Ez ala?

Demagun zure Athletic zaletasuna ezkutatu nahi zenukeela. Teknika emozionalak horrenbeste garatu al dira?


Ezinezkoa da hipotesi hori. Maitasuna emoziorik indartsuena da eta maiteminduta zaudenean nabaritu egiten da, nahi eta nahi ez. Koloreak sortzen zaizkizu eta! Azal zuriko gizakioi aurpegia gorritu: zuria ta gorria, zuri-gorri! Ba hori, esandakoa.

Albisteen arteko “loturak” egin ohi zenituen Teleberrin. Gogoan daukazun korapilatsuena?


“No es menos cierto que aún siendo cierto brille por su ausencia el acierto”. Escusatio non petita...

Inspiratuena?


Azken Teleberriko agurra, ETBtik alde egin baino lehen: “Hay maneras y maneras de contar las cosas, de cualquier manera lo primero debe ser cuidar las maneras, así se hace Teleberri, al menos, a mi manera”. (Gauzak esateko manerak eta manerak daude, edozein maneratan manerak zaintzea izan behar da garrantzitsuena, horrela egiten da Teleberri, nire maneran behintzat).

Baldarrena?

Baldarrena, aurrejuzkuen arabera. Niretzat ez baitago arrazoirik txarto ulertzeko. Irudietan Dorre Bikien kontrako atentatuaren biktimen hiletak eta Estatu Batuetako agintariak negarrez, Bush buru dutela. Nire ahotsa off-ean: “Los ricos también lloran” (aberatsek ere negar egiten dute), garai hartan telesail ezagun batek egunero gogoratzen zigun moduan. Ez al dira aberatsak? Ez al daude negarrez? Jakin bagenekien pobreak negar egiteko gai direla. Aberatsak ez dira gutxiago izango. Interpretaziorik? Zurea.

Y Grekoaren komunikazio arduradun bilakatzea “gora egitea” litzateke zuretzat?


Euskal Herritarrok, hain zuzen bilbotarrok –Euskal Herria-Gran Bilbao, hitzak berak esaten du... Begiratu Hiztegi 2000–, ezin gorago egin. “Y” zer? Grekoa? En pintura.