Foroak.com webgune berriak euskarazko foroak modu errazean sortzeko aukera eskaintzen du. Ekimenaren sustatzaileen hitzetan, egungo teknologia berrietan euskara zabaltzea dute helburu: “Euskal jende askok sortzen ditu ‘aurretik egindako foroak’ delakoak, denak gazteleraz. Hau dela eta, ideia eta ideien ondorioz, proiektu honetaraino heldu gara; euskaldunek erabiliko dituzten foroen sorrerara hain zuzen ere”. Posta zerbitzua ere badu Foroak.com-ek.