Maialen Lujanbio bertsolariaKarlos Corbella
II
Nahi nuen, baina ezin
inertzia zaharrekin...
Asmo berriak, egun
arrunten errekin.
“Kronometroa zeron,
urtea ber-ekin!
Gurean ezin bada,
ba txinatarrekin.”.
III
Ezin. Joerak dauzkat
nigan harrituta...
Udaberriak keinu
egin berri du ta
nihaur nire buruaz
berriz erdituta,
zerotik hasiko naiz
kimu berrituta.
IV
Kimu berriak jada
orbel buruzpeko...
Ikasle, ikasle-ohi
ta ikasle usteko
grinez dago kurtsoa
abiarazteko,
oraintxe da garaia
zerotik hasteko!
V
Joan zen udazkena,
“Baina orain bai! Berriz
zerotik abiatu
nahi dut urte berriz!”.
Bi mila ta beatzi
ta ostera “remix”:
Joanean, baina beti
abiatu premiz.
VI
Iragana ezabatu
balitza lez kasi...
honarteko bidea
desagertarazi.
Zerotik abitzea
ze giza-fantasi...
Zerora heldu zenik
ez da berriz hazi...
Ia kontraesana da
“berriz” eta “hasi”.
Doinua: Markesaren alaba