argia.eus
INPRIMATU
Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 03a
Jorge Oteiza artistaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu 2008rako Altzuzako Oteiza museoak. Bi ekimen nabarmendu daitezke: batetik, ekainean klarionezko laborategiari buruzko erakusketa izango da ikusgai. Bi mila pieza inguruko multzoak osatuko du proiektua (argazkian); bestetik, urriaren 21etik 24ra bitartean artistaren inguruko nazioarteko lehenengo kongresua egingo da, Jorge Oteiza eta bere garaia izenburupean. Halaber, bi liburu argitaratu ditu museoak: Gogo jardunak tunel batean eta Eskultura dinamikoa.