argia.eus
INPRIMATU
Nor bere minaren konpainian bizi denean
  • Felipe Juaristi ::Ez da gaua begietara etortzen

    Erein

    orrialdeak ::250

    prezioa ::17.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
ETAk atentatuan hil nahi zuen gizonaren ordez beste bat hil du. Egunkari bateko argazkilaria da gertatutakoaren lekuko. Tiro egin duenak han zer egiten duen galdetu dio eta alde egiteko keinua egin; horregatik argazkilaria atxilotu egingo dute, eta berehala askatuko badute ere –ez baitaki tiro egin duena nor zen–, lana galduko du. Okerrena beretzat ordea, beste arazo bat da: lagun batek deituta gerturatu zen atentatuaren lekura, eta ziur da lagun hura zela ETAk benetan hil nahi zuena. Zergatik? Bi urte pasa dira, eta geroztik ez du lagun horren berririk. Nola ez dio ezer esan? Zalantza mingarri horretan dagoela, ETAk hildako gizonaren emaztea etorriko zaio ikusi zuenaz galdezka.