Bai, baina lagun izanik hobe

  • Egunkariek eta zientzia-aldizkariek ia egunero ematen dute ikerketa bat baino gehiagoren berri. Alor guztietan egunero zerbait aurkitzen da, zerbait hobetzen da edo zerbait gehiago ezagutzen da. Energia iturri garbien inguruan hidrogenoa lortzeko gero eta bide merkeagoak aurkitzen ari dira; ingeniaritza genetikoaren bidez ama zelulek gero eta erabilpen garbiagoa dute; enpresarako kudeaketa-sistemak ere ez dira lasterketa horretan atzean geratzen;
Joxerra Aizpurua
Joxerra Aizpurua industria ingeniaria
komunikazioaren alorrean zer esanik ez: gero eta banda zabalagoak daudenez, telebistak eta Internetek bat egitera joko dute; telefono eramangarrietatik gero eta informazio multimediagoa izango dugu. Eta gainera aldaketa horiek guztiak gero eta azkarrago egiten dira; areago, gero eta ohikoagoa da teknologia bat zaharkituta geratzea gizartean inplementatu aurretik.

Udako oporren itzuleran enpresa-buru batekin solasean aritu nintzen eta hark esandakoak zer pentsatua eman zidan. Egunero e-postetatik eta faxetatik publizitate mordo bat jasotzen zuen gai ugariri buruz: enpresa-antolaketa, formazioa, komunikazioa, biltegien egituraketa, salmenta birtualak, eta abar. Horren guztiaren inguruan gauza desberdinak galdetzen zizkidan. Adibidez, nola jakin gai bati buruz ailegatzen den informazioetatik zein komeni zaion eta zergatik; nola ziurtatu erositako teknologiaren etorkizuna eta eguneratzea; nola inplementatu teknologia berriak lantokian, pertsonen laneko ohiturak alda daitezkeela kontutan hartuta; erresistentziak nola ekidin edo nola gutxitu; nola saldu gehiago laneko taldea handitu gabe; arestian planteatutako galderei buruzkoak nola pentsatu, egunero enpresetako arazoei aurre egin behar bazaie.

Galdera horiek banan-banan badute erantzuna, baina nondik hasi? Zenbat eta noiz inbertitu? Hauek ere badute erantzuna, baina erantzun bat topatu eta gauzatu orduko beste bizpahiru galdera berri sortzen dira eta horrela zurrunbilo amaigabea osatzen da eta gero eta konplexuagoa gainera.

Kafera ailegatzean etenik gabeko solasa zena gero eta isilune luzeagoak zituen elkarrizketa bihurtu zen, hitz egindakoa biok liseritzen ari baikinen; baina zerbait gehiago gertatzen ari zen, hots, bezero/hornitzaile gisa hasitako otorduko solasaldiak aurrera egin nahi bazuen kosturik gabeko konplizidadez eta jakinduriaz jantzi behar zen.

Euskal Herrian enpresen %90etik gora mikroenpresak dira, hau da, hamar langiletik beherakoak, eta hauek, hornitzaileak baino gehiago, laguntzaile edo bazkide teknologikoak behar dituzte ondoan. Hornitzaileontzat papera aldatzeak baditu bere zailtasunak –noiz eta nola atenditu, bezeroaren kobraketa nola planteatu...–, baina baita satisfakzioak ere, eta ederrak gainera. Denetan aipagarriena, elkarkidetza horretan sortzen den ezkontza bera, urtetan luzatzen den harreman konplize hori bera. Dirutan neurtzerik ez dagoena, portzierto.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude