“Ez dugu beti fakir izan nahi”

  • Gabon usainean elkarrizketatu ditugu Erasun eta Indo Seaskako lehendakariordeak. Ikasturte hasierako gorabeheren ondoren lasaituta daude, baina urtarrileko bi gertakizun garrantzitsuren zain. Batetik, bulego eragilea osatzekotan dira gero Seaskako lehendakaria aukeratzeko. Bestetik, EEP eta Akademiaren inspektorearekin bilkura dute.
Paxkal Indo eta Ana Erasun
Paxkal Indo eta Ana Erasun Seaskako lehendakariordeakJunkal Amores

“Urrats sendoak eta iraunkorrak” dira helburu Seaskarentzat. Normalizazioaren irudi ez diren adibide asko dituzte kontatzeko; bata Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasle guztiak biltzen dituen lizeo bakarrarena. Baionan dago lizeoa eta 57 ikasle dira, urruntasunagatik, aste osoa barnetegian igaro beharko luketenak. Azken lau urteetan ordea, ez dute barnetegirik Baionan eta ikasleak dantzan dabiltza, Landetako kanpin batean ere igaro dute ikasturtea. Kanboko kolegioko ikasleak autobusez egunero joan-etorrian ibili dira. Aurten gurasoek daramatzate autoz.

Seaska une honetan lehendakaririk gabe dago.


P. Indo: Ez dago halako presarik, lehendakaria inportantea da, baina inportanteak dira 2.500 haurrak, 25 ikastolak, gurasoak, euskara... Tren luze eta azkarra da Seaska eta ez du esan nahi txoferrik gabe ibiltzen denik.
25 ikastolek Ikastolen Kontseilua osatzen dute eta hor hautatzen dira bederatzi guraso kide eta bi langile bulego eragilerako. Bulegoak egiten ditu planteamenduak eta Kontseiluan dena bozkatzen da. Seaskaren historian barneratua da demokrazia sistema hori.

Ana Erasun: Bulego eragilean hiru guraso ditugu, herena falta zaigu eta ezin da burua atzeman oinarririk ez dagoelarik, bulego osoa ez osatua, alegia. Ematen diogu garrantzi bera bulegoaren osotasunari eta lehendakaria hautatzeari. Bulego eragilea osatua egotea nahitaezkoa da.

Frantziako Hezkuntza Ministerioari zer daukazue eskatzeko?


A. Erasun: 40 urte beteko ditugu heldu den urtean eta xedea izan beharko luke normalizatze bidean jadanik urrats sendoak eta iraunkorrak ematea. Ez ibiltzea urtero negoziatzen, urratzen, erresistentzian...

Behar dugu aintzat hartzea daukagun funtzio publikoa. Frantziako Estatuak ikastolak hartzen ditu ikastetxe pribatu gisa eta guk funtzio publikoa betetzen dugu zeren eta Iparraldean hezkuntza publikoan ez dago murgiltze sistemarik, ez dago D eredurik. Seaskak egiten du lan hori.

P. Indo: Funtzio publikoari segiz: sare publikoan herriko etxeen esku dago ama eskolako eta lehen mailako eraikinen mantenua. Pribatuak garenez, lege bat edo beste hartzen dute laguntzeko ala ez, horren menpe gara. Adibidez, Hendaian oso ongi lagundua da ikastola eta Baigorrin batere ez. Pasatzen da ezerezetik normaltasunera.

Frantziako Estatuak sortutako Euskararen Erakunde Publikoa dago orain. Nolakoa da harremana?


P. Indo: Hor badira bi gauza. Lehena: erakundearen lan politikoa, politikoek baliatzen dute tresna hori lan politikoa betetzeko. Bigarrena: euskalgintzaren egituratzea, euskara laguntzea ofizialki Iparraldean. Nik neronek ez dut fitsik beren kontra, egitura berria da, ez dakigu zertarako baliatua izango den, ez dakit zein heinetaraino lana egin ahalko duen... jakinez Frantzian zein zaila den lan egitea.

Politikoki baliatzen dute bulego teknikoa euskararen alde zerbait egiten dela erraiteko. Biziki ongi, baina Seaskan ez dugu proba handirik hortarako. Lehen proba da –Estatuaren eskizofrenia bistan da–, hizkuntzak ez duela nortasunik, baina erakunde publikoa sortzen dio euskarari. Ze gauza bitxia! Estatuak berak sortzen ditu konstituzioaren kontrako diren tresnak. Pixka bat harritzen naiz, baina zergatik ez. Seinale ona da, batzuetan teknikak eraman ahal du egiteko modu berria. Baina oraindik nahi dut ikusi, ez dakit zertara doan.

Gauza da gero teknikoki gaur egun zer eman ahal dion EEPk Seaskari. EEPk bitartekaritza lana egiten du, Estatuaren eta Seaskaren artean. Ongi, beharbada norgehiagokak izango dira lehen baino kalmeagoak. Urtarrilaren erditsuan dugu EEPrekin eta Akademiaren inspektore berriarekin bilkura; gure lehen bilkura izango da.

Hor zuzenduko al dira kontuak?


P. Indo: Prolema da beti sutan dagoelarik suhiltzaileak bidaltzen dituztela baina behin ere ez dugula lortzen gerorako ongi prestatzea gauzak. Ikusi beharko dugu EEPren borondate politikoa. Hizkuntza politika paperean biziki ongi da, baina ikusi beharko dugu errealitatean zer lortzen den.
 EEPrekin eta euskalgintzaren antolaketa berriarekin zera ulertu behar da: menua badaukagu, baina platerak ez dira oraino agertuak, eta egia erran, gose gara orain, jakiteko zer eta nola janen dugun.

Urtarrilekoari begira beraz.



P. Indo: Ikusiko dugu Estatua nola planteatzen den guri begira, jakinez aktore berria dagoela gure artean: EEP. Hori izango da urtarrileko berrikuntza bakarra. Ez dut uste halako txekerik eramango dutenik edo hamar bat irakasle postu zakuan. Ez dut uste, jakinez gainera Frantziako egoera, hau da, 11.000 postu kendu nahi dituztela Frantzia osoan. Guri hamaika eman 11.000 kentzen dituztelarik?

Hau baikorki nola ikusi: badaukagu trataera berezia, Seaska bakarrik doa bilkura horretara.

A. Erasun: Gogortuak gara. Badira fakirrak, tapizean laban muturrekin, eta ibiltzen dira horren gainean. Gu batzuetan horrela ibiltzen gara, bai gurasoak, irakasleak, langileak, seme-alabak... Horrek berak ematen digu sendotasun berezia. Indartuak ateratzen gara holako egoera zailetatik. Baina ez dugu beti fakir izan nahi, ezta kamikaze ere. 40 urteak ahalik eta normaltasun handienean bete nahi ditugu.

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude