argia.eus
INPRIMATU
Zapata arrantzatu zuen neskatoa
  • Begoña Lasa / Jon Zabaleta ::Aitarekin arrantzan

    Erein

    orrialdeak::32

    prezioa ::6.20€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Zortzi urteko neskatila da Begoña Lasak kontatzen duen istorio honetako protagonista. Liburua Jon Zabaletaren irudi magikoekin osatu du Ereinek. Udako egun batez aitarekin arrantza egitera joan, eta arrainen bat harrapatu beharrean uretatik atera zuena zapata handi bat izan zen. “Saltsan jarrita goxoa geratuko da!” esan zion aitak barrez. Neska ez zen haserretu. Harrapatutako zapata oso bitxia zen, koloretsua; zirkoa ekartzen zuen gogora. Eta horixe gogoratu zuen neskatoak ere, zirkora joan nahi zuela eta pailazoak ikusi, batez ere. Herriko festak izan arte itxaron behar izan zuen, ordea. Aurreneko egunean joateko gogo gutxi zuten gurasoek, baina alabak halako ilusioa zeukala ikusirik, anaiarekin joateko baimena eman zioten. Eta han, arrantzatutako zapataren jabea aurkitu zuten.