Yuri Sam. Otoitza/Au revoir, triunfadoreak! liburuaren azala
Duela hamar urte, Guggenheim museoari eta letra larriz idatzitako kultura ofizialari erantzuteko asmoz sortu zen Bilbon Mina Espazioa. Han jaiotako Antzerkiola Imaginarioaren agurra datorkigu Yuri Sam. Otoitza eta Au revoir, triunfadoreak! testu dramatikoekin batera. Antzerki ikerketarako laborategi modura ekin zion aurrera FTI-Antzerkiola Imaginarioak, eta antzerki lengoaia propioaren bila ibili da geroztik. Ahalegin horretan, hainbat antzezlan osatu eta antzeztu ditu, eta haien artean daude agur modura Artezblai argitaletxearekin plazaratu dituen formatu handiko antzezlanok ere. Esaterako, 2000 urteko neguan hil zen arren kosmosetik bidaiatzeko aukera duen Yuri Sam, eta desenkantutik aldentzea helburu duen Au revoir, triunfadoreak!