argia.eus
INPRIMATU
Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko abenduaren 19a
Zabaldu zen Mikel Aranburu izango zela Enai-ko zuzendari, Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketan Aranburuk berak baieztatu egin zuelako. Segituan ohartarazi zuen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievasek hautagai gehiago zituela. Bada Xabier Azanza (Bilbo, 1964) hautatu du Carlos Pérez-Nievasek Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kargurako. Azanza Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan da 2002. urtetik. Enaiko zuzendariaren lehen betekizuna Iruñerriko ikerketa soziolinguistikoa egitea izango da, Noain, Elortzibar, Aranguren eta Beriainera D eredua zabaldu behar den erabakitzeko.