Telefono gakotua

  • Besteak beste burokraziaren zatarra agerian utzi zuelako zaigu eder Kafka.
    – Ados bazaude, pultsa 1. Ez bazaude, pultsa 2.
Iñigo Aranbarri
Iñigo Aranbarri idazlea eta poetaDani Blanco
Prozesuan, bakarrik dago xehatzen duen dolarean gizakia. Gazteluak larderiaren neurria du. Horra giza kondizioa, Sartreri bide erakusle: mundura egotzia, lan egin, besteekin bizi eta hil beharra. Eta propina: larria administrazioaren logikaren aurrean.

Luzea dute Euskadi Sariek itzala, arratsaldekoa. Banatu dira hauek ekitaldi ofizialean, ekarri dira prentsako lerroburuetara joan ez izanak, atera dira argitara gutun eta iritzi gehiago eta, politikoa da mintzo: “aztertzen ari gara nola aldatu eta hobetu”. Burrunbada lasaia, hor dago.

– Ados bazaude, pultsa 1. Ez bazaude, pultsa 2.

Utikan manifestuak zertarako balio izan duen, orain hobeto ikusten dut. Puntu batzuetan, garbi dago, ez ginen nahi bezain zorrotz ibili; beste batzuetan, aldiz, garbiago diot, motz geratu ginen.

Manifestuak badu, ikusten da, berotik. Generoarena du datu objektiboak aldaba nahi duen ahokadarekin uztartzearena. Norberaren liburuetan ez bezala, idazle eta itzultzaile askorena den sentipena paperera biltzeko, antze handia behar da, eta ez da beti asmatzen. Sinatzaileen artean ere, denok ez genuen arrazoi berberengatik eman gure izena idatzi barrenean. Baina plantoarekin guztiongan zegoen sariaz urteetan pilatutakoa plazaratzeko gogoa, literatura gizartean gaiaz kezka, nik dakit ba, sistemaz, kanonaz, erakundeen eginbeharraz edota idazlearen erabileraz; eta nola ez, sariek betetzen duten funtzioa ez ezik, nola eta zeren arabera ematen diren ere, hizpide nahi.

Hori da administrazioak eraman ezin duena. Ez Euskal Autonomia Erkidegokoak, ez inongoak. Manifestuek beren hizkera duten bezalaxe du berea aparatu burokratikoak. Kritikei irainez erantzuteko beti dago, kintzena tarteko, nor bidali. Petardoa sartu guk? Okerreko bidea hartuta ere, ezin makurrik aitortu, egiaren baino izenaren beldurrez. Nola onartuko dugu gauzak oker egiten ditugun aldiro? Makinak beti behar du dirdiratsu, merezi du: Jaurlaritza euskal letren alde. Larderia horrexen aurrean inurri bezain gizaki sentitzen zelako idatzi zuen Kafkak.

– Ados bazaude, pultsa 1. Ez bazaude, pultsa 2.

Pentsatzekoa zen manifestuaren ondoren gehixeago zainduko zirela besterik ez bada hainbat alderdi, neurri batean zaratatsuak isilarazteko, diot. Ikusi dugu. Koldo Izagirrek salatu zuen aurrena prentsan, Jon Alonsok gero. Txikikeria formal bat, logikaren erakusgarri baina. Haur eta Gazte Literaturan aukeratuak izan zirela jakinarazi zitzaien. Jaurlaritzak, bi hilabeteotan, ez du zuzendu ez onartu enegarrena, Helduen kategoriari zegozkiola izendapenak.

Bestalde, publikoki uko egin eta hala ere hautatu egin zituztela?

– Uko egiten segitzen baduzu, pultsa 1. Bestela, pultsa 2.

“Nola aldatu, nola hobetu aztertzen ari gara”. Benetan, ez dago zer eginik. Bi hizkera dira azken beltzean bekoz beko daudenak. Literatura ez ezik gizartea bera ulertzeko manera bi. Telefono konpainiara deitzen duzunean bezala, elkarrizketa etsigarria, robota bestaldean:

– Ados bazaude, pultsa 1. Ez bazaude, pultsa 2.

Eta nik ez bata eta ez bestea, deitzen dudala ez ezer negoziatzeko, nola ba, motza naizela liburu onenarena ulertzeko aitortzeko baizik; besteak beste jakiteko nola neurtzen diren eleberriak poemekin eta ipuinak saioekin; esateko ez zaidala gustatzen satisfazioaren kultura honetan idazleak missen gisa erabiltzea; idaztea eta idazlea bestela ulertzen ditudala, nik.

Ados bazaude, pultsa 1. Ez bazaude, pultsa 2.

Eta akituta, telefonoa gakotu dut.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude