argia.eus
INPRIMATU
Mariren Erradiografia
  • Alfontso Mtz. Lizarduikoa. Jon Baltza ::Mariren Erradiografia

    Gaiak

    orrialdeak ::324

    prezioa ::21€

Pilar Iparragirre 2007ko abenduaren 18a
Mariren erradiografia
Mariren erradiografia
Posible ote da inkontziente kolektiboa kontziente bihurtzea? Horixe da Alfontso Martinez Lizarduikoak eta Jon Baltzak Mariren erradiografia. Euskal inkontziente kolektiboaz lanean aurkezten dituzten galderetako bat. Eta hariari tiraka, ikertzeari ekin diote: inkontziente kolektiboa zer den, hura berreskuratzeko bideak, euskal historiaurreko sinbolo arketipikoak eta Mariren euskal panteismo naturalistatik, zientzia garaikidearen panteismo holografikora doazen guztiak, Mariren mitoa eta euskara leize-zuloan atalarekin azterketari amaiera eman arte. Egileek Mariren barneko egituran matriarkalismo panteista dagoela agerian jarri dute, horretarako adibide ugari eskainiz. Eta mitoaren bidez euskaldunek espazioa eta denbora nola antolatu duten, baita horrek gure inkontzientean nolako eragina izan duen ere.