Etxebizitza ordaintzeko bidezidorrak

  • Estatistiken arabera, Euskal Herriko hipoteka tipikoa 180.000 eurokoa da, 35 urtean ordaintzeko. Gehien-gehienak interes-tipo aldakorraren arabera kalkulatzen dira. Horregatik, euriborraren edozein mugimenduk euskal etxeguneetan eragina du. Azkenaldian, gainera, luzaroan gora egin du –azken bi hilabeteetan pixka bat jaitsi arren– eta, ondorioz, euskaldunon erosteko ahalmena txikitu da. Hona estutasuna saihesteko hainbat aholku.
Hipotekak
Hipotekak

Hipoteka ordaintzeko kuotak gure beharrezko kontsumoa mugatzen badu eta laster batean aurre egiteko gai izango ez garela aurreikusiz gero, albait arinen banku erakundeari egoeraren berri ematea komenigarria da. Azken batean, hipoteka bi alderdien arteko adostasunean oinarritzen da, biontzat mesedegarri izan dadin. Horregatik, hipotekek estutasun ekonomikoetarako hainbat klausula aurreikusita izaten dute.

Lehenengo eta behin, kuotak gero eta erosoagoak izan daitezen, orduan eta urte gehiagokoak izaten dira egiten diren hipotekak. Badira 50 urte aurreikusten dituzten banku erakundeak; BBK dugu horren aitzindari. La Caixa-k, ordea, 40 urterako hipoteka ematen du, baldin eta eskatzailea 35 urte baino gazteagoa bada.

Bigarrenik, banketxeari une horretan zor diogun diruaren arabera hileko kuotaren zenbatekoa kalkulatzen da. Horrela, lehenengo urteetan ordaindutako interesak amaierakoak baino askoz ere altuagoak izango dira. Horregatik ere, kapitala albait arinen bueltatuz gero, orduan eta interes gutxiago ordainduko dugu. Sistema horrek, baina, euren lehenengo etxebizitza erostean gazteak bereziki zigor ditzake. Izan ere, horiek lan merkatuaren prekarietatea pairatzen dute, ziurrenik euren lan bizitzaren unerik txarrenean daudelako. Hipotekarik merkeenak, aldiz, diru arazorik ez dutenek hitzartuko dituzte, banketxeari dirua bueltatzeko arrisku txikiagoa baitute. Hala, ekonomikoki estuen bizi direnek etxebizitza ordaintzeko gastu ikaragarri handiari aurre egin behar izaten diote. Kasu horretan, hileko kuota hazkorra hitzartzea merezi du. Horren arabera, lehenengo urteetako kuota interesak ordaintzeko bestekoa izan daiteke eta, neurri txikiago batean, kapitalaren amortizazioa ere bai. Amortizazio hori urtetik urtera hazten joango da.

Kuota kalkulatzeko kontuan hartzen den kapitala ere ados daiteke. Hau da, lehenengo urteetan banketxeak utzitako diru kopuru osoaren %70aren gainean kalkulatzeko aukera gero eta ohikoagoa da. Kasu horietan, utzitako kapitalaren %100aren interesak eta kapitalaren kopuru horren amortizazioa (%70, adibidez) kontuan hartzen dira. Ondoren, hainbat urteren bueltan, amortizazioaren %100aren gainean kalkulatuko da. Urte tarte horretan, hileko kuota baxuagoa izango da. Hala ere, trantsizioa gogorra izan daiteke eta urte batetik bestera kuotak bat-batean gora egin eta estutasuna ekar dezake. Hori saiheste aldera, ahal den neurrian, kapitalaren %100aren gainean kalkulatutako kuota hazkorrak urtean lau-sei bat euroko aldea izan dezala gomendatzen da. Horrela, apurka-apurka dirua amortizatzen jarraituko dugu eta gainerako faktoreek etxe-ekonomian izan dezaketen eraginak ez du erosteko ahalmena horrenbeste mugatuko.

Hirugarrenik, hileko kuota ordaintzea gero eta zailagoa egiten ari denean, interesak bakarrik ordaintzeko aukera dago. Gabealdi egoera esaten zaio eta erosle bakoitzak adostutako epe jakin bat izaten du.

Azkenik, itxaron epea ere aurreikus daiteke. Horren arabera, ez da kuotarik ordainduko, interesik ere ez. La Caixaren kasuan, adibidez, hamabi hilekoa izan daiteke. Erosleak behar beste hilabete erabil ditzake eta ez dira zertan denak jarraian izan, hipoteka bizirik dagoen bitartean baizik.

Hala ere, gure hipotekak hasiera batean horrelako klausularik jaso ez eta orain erantsi nahi badizkiogu, eskrituran aldaketak egin behar izango ditugu eta horiek notaritza gastuak ekarriko dituzte. Dena den, klausula horiekin erosotasun nahikorik izango ez dugula aurreikusiz gero, hipotekaren epea bera birnegoziatzea komeni da, hileko kuota jaisteko. Horrek ere, aldaketak dakartzan neurrian, notaritza gastuak eragingo ditu.

Estutasuna sasoiz aurreikusi dezakegunean

Gaurko egoera ekonomikoa erosoa izan arren, estutasun ekonomikoa etor daitekeela aurreikusi baina bat-bateko amortizaziorik egiteko beste dirurik ez badaukagu, hileko kuota negozia dezakegu. Horrelakoetan, zehaztutako epean, kuotarekin batera adierazitako amortizazio txikiak ordainduko ditugu, inolako komisiorik ordaindu gabe. Ondoren, banketxeari bueltatu beharreko dirua gutxiago izango den legez, horren gainean kalkulatutako kuota ere nabarmen baxuagoa izango da eta egoera ekonomiko berriak ez du gure erosteko ahalmena txikituko. Bide hori langile autonomoek erabiltzen dute batik bat, epe jakin batzuetan besteetan baino diru gehiago irabazten baitute, euren jarduera ekonomikoarekin zuzen-zuzenean lotuta. Norbanakook ere aukera hori erabil dezakegu. Gainera, banketxeko sukurtsalean bertan negozia daiteke eta ez dakar eskritura aldaketarik.

Euriborraren fluktuazioak etxeguneen ekonomiaren ezinegon handiegia pizten duenean, interes aldakorraren arabera kalkulatzen diren hipotekak interes finkora aldatzeko aukera gogoan izaten dugu. Hipoteka aldatzeak notaritza gastuak ditu eta, horregatik, interes finkoak ekarriko dituen abantailak ondo aztertu behar dira. Bestela, interes-tipoetatik babesteko, aseguruak erabiltzeko errazagoak suertatzen dira. Hortaz, hileko kuotaz gain, asegurua ere ordainduko dugu, eta interes-tipoak hitzartutakoa baino altuagoak direnean, guk ez dugu gure muga baino gehiago ordainduko.

Gure egoera ekonomikoa aldatzean, hipoteka bera birnegoziatzeko eska diezaiokegu banku erakundeari, klausula hobeak lor ditzakegulakoan. Hipoteka ordaintzen urte batzuk eman ondoren, esaterako, etxebizitzaren balioak gora egin badu, itzuli beharreko diruak arrisku gutxiago izango du, etxebizitza horren oraingo balioa hipotekan agertzen dena baino altuagoa delako. Eskriturak aldatu behar izango ditugun legez, notaritza gastuak ere kontuan eduki behar dira. Hori bai, interes-tipoaren diferentziala bakarrik aldatu nahi badugu; hau da, euriborrari aplikatzen zaion portzentajea hobetzeko negoziazioak ez du zertan eskritura aldaketarik ekarri.

Hipotekak urte askotakoak direnez, luzaroan beste gastu handirik ezin eduki. Edukiz gero, gainera, ezin denera heldu. Berria ez bada ere, sarritan zor guztiak batu eta bigarren hipoteka bat sinatzeko joera nabari da, hileko kuota guztiak batuta gutxiago ordaindu ahal izateko. Hala ere, horrek beste 30 edo 40 urteko zorra dakar. Horrelakoetara heldu aurretik, hipoteka nagusia irekia izatea komenigarriagoa ikusten dute adituek, beste gastuetarako behar den dirua askoz ere interes txikiagoarekin ordainduko baita eta, gainera, hipotekak bizirik dirauen bitartean, behar bestetan nahi beste diru har daiteke. Izan ere, hipoteka irekietan amortizatutako dirua behin eta berriro har dezakegu. Beste krediturik eskatu barik, hipoteka bakarrarekin sinatutako urte kopuruan ezustekoei aurre egin ahal izango diegu. Interesetan, batik bat, alde ikaragarria dago. Hipoteka irekiaren bitartez eskuratutako dirua euribor eta hitzartutako interes-tipo diferentzialaren arabera bueltatuko dugu, hots, %4,90 inguru. Banketxeetako norbanakoentzako maileguak, ordea, batez beste %9ko interesarekin itzultzen dira. Azkenik, arestian sortutako kreditu txikiak Espainiako Estatuan %22ko interesa duten bitartean, Frantziakoan askoz ere interes baxuagoa eskatzen dute.

Jabetzapeko etxea, eztabaidagai

Azken batean, jabetzapeko etxea izatea garestia suertatzen ari da. Aurreko urteetan ez bezala, etxebizitzaren balioa larregi igo ez denean, errenta aukera egokitzat hartzen du hainbatek. Ildo horretatik, behin etxea erosi, jantzi, notaritza gastuak eta hipotekaren interesak ordaindu eta gero, errentan bizitzea baino garestiago bihurtu da. Gainera, interes-tipoak gero eta altuagoak balira, etxebizitzaren prezioa jaisteko arriskuan egongo litzateke, zenbait tasatzailek azaldutakoaren arabera. Izan ere, interes-tipoek eraginda, lehen baino hipoteka gutxiago eskatzen ari da. Etxebizitzaren prezioa dagoeneko jaisten hasia dela adierazi dute eta arin saltzeko beharrizana dutenek balio jaitsiera hori pairatu behar izango dute.

Dena den, interes-tipoak finko mantentzen hasten direnean, merkatuak bere aurreko egoerara bueltatu eta etxebizitzaren balioak berriz ere gora egingo duelakoan daude tasatzaileak. Ez dugu orain arteko igora ikaragarririk ikusiko, baina KPI (kontsumo-prezioen indizea) baino altuagoak izango diren balio-gehikuntza egongo da. Etxea saltzeko unerik egokiena iaz izan zen eta, ordutik aurrera, saltzeko itxarotea gomendatzen dute tasatzaileek.

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude