argia.eus
INPRIMATU
Elkarlanean arituko dira Jaurlaritza, Xunta eta Generalitateko kultura sailak
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko abenduaren 18a
Eusko Jaurlaritzako, Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako kultura sailek Compostelako adierazpena sinatu dute. Kultur politikan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute hiru gobernuek. Esparru horretako esperientziak trukatzea eta ekimen bateratuak garatzea da hitzarmenaren xedea. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak adierazi duenez, “estaturik gabeko nazioen izaera eleaniztuna eta kulturaniztasuna garatzen lagunduko du akordioak”. Datorren urtean hasiko dira hitzarmena garatzen.