argia.eus
INPRIMATU
Eva Argiñanoren errezeta gozoak
  • Eva Argiñano ::Delicias de Eva Argiñano para hacer en casa

    Bainet

    orrialdeak ::200

    prezioa ::22.95€

Pilar Iparragirre 2021eko ekainaren 30a
Era guztietako plater gozoak egiten daki Eva Argiñanok baina Delicias para hacer en casa liburuan bereziki postre modura jan ohi diren 90 adibide atsegin eskaintzen dizkigu. Erremolatxaz, udarez, sagarrez edo txokolatez egindako bizkotxoak, gailetak, tartak eta bestelako opil gozoak; baita edari izoztuak eta izozki mota ugari ere. Erraz aurki ditzakegun elikagaiekin osatuta daude guztiak eta etxean egin ditzakegu lasai asko. Errezeta horietako bakoitza Juantxo Egañak egindako argazkiz lagunduta azaltzen da liburuan, prestatzera goazenok zer nolako itxura har dezakeen ikus dezagun. Argazkien azpian berriz, postrearen prestakuntzari Eva Argiñanok gehitu dion aholkua aurkituko du irakurleak.