argia.eus
INPRIMATU
Suitzako animaziozko film batek irabazi du Zinebiko sari nagusia
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko abenduaren 10a
Eugenia Mumenthaler eta David Epiney zuzendari suitzarren Le printemps de Sant Ponç animaziozko filmak irabazi du Bilboko Zinebi zinema labur eta dokumentalaren jaialdiko sari nagusia. Dokumental onenaren saria Ruben Margalloren eta Toni Edoren Familia 068 lanak jaso du; eta euskal zinemaren sailean Laida Lertxundiren Footnotes to a house of love dokumentala saritu dute. Honez gain, Pere Portabella zinemagileari eman diote Mikeldi saria, bere ibilbide profesionalean egindako lanagatik.